Tolosaldeko eskola kirolak ekitaldien barruan zestak bere lekua izango du

  • 2020-02-12

Tolosaldeko eskola Kirolak ekitaldien barruan, zestak bere lekua izango du, eta larunbat honetan Irurako pilotalekuan arituko dira inguruko herrietako umeak zestaz gozatzen eta ikasten.

Horrela, bi txandetan banatuta arituko dira. 9.30etatik 11.00etara, Amezketako, Irurako, Anoetako eta Tolosako Herrikideko umeak arituko dira zestaz gozatzen. Ondorengo txanda 11.00etatik 12.30etara izango da bigarren txandan Ibarrako Uzturpe eta Tolosako Laskorain eta Samaniego ikastetxeetako ahurrak jardungo dute

LH3 eta LH4ko umeak arituko dira eta Beotibar klubekoak arituko dira umeekin zestako saioa kudeatzen.