55 Emaitza for tag: Xistera

Susok Noainen bilatuko du bere bigarren titulua

Irailaren 2an Donibane Lohizunen irabazi ostean, Edu Suso arabarrak bihar bilatuko du San Miguel eguna ospatzen ari den Noaingo Bidezarra frontoian Xistera Zirkuituko bere bigarren titulua. Gehiago irakurri

Sallaberry-Antonek bere hasiera ona baliatu zuten

Phillippe Sallaberryk eta Asier Antonek bere hasiera ona baliatu eta Noaingo Txapelketako finalaurrekoa irabazi zuten. Delgado eta Óscar Del Río 4. tanto arte aurretik egon baziren ere, Luzean eta Cabanillasekoak berehala hartu zuten agintea eta handik aurrera lidertzari eutsi zioten. Gehiago irakurri

Noaingo Txapelketa, aurpegi berriekin

Xistera zirkuitua asteburu honetan helduko da Noainera. 17:00etatik aurrera txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira eta ikuskizun ederra bermatuko duten aurpegi berriak ikusteko aukera egongo da. Gehiago irakurri

Xisterak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan

Asteburu honetan bertan Xistera Zirkuituak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan, abuztuaren 6 eta 7an Cabanillasen ospatutako txapelketaren ostean, orain Noainen txanda helduko baita eta han, larunbatean, 17:00etatik aurrera, torneoko finalerdiak jokatuko dira. Gehiago irakurri

Cosmek eta Del Riok bere erritmoa jarri eta titula eskuratu dute

kainean Durangon jokatutako Xisterako Zirkuituko lehen torneoan txapeldunordeak izan ziren Cosmek eta Del Riok porrot hau ahaztu eta, finalerdietan bezala beteta egon zen Miruaitz frontoian jokatutako norgehiagoka batean, Mutrikuko Txapelketako titulua lortu dute. Gehiago irakurri

Cosmek titulua bilatuko du bere hirugarren finalean

Cosme Agirre zumaiarrak Xistera Zirkuituko bere lehenengo txapela bilatuko du, abuztuan Cabanillasen eta ekainean Durangon jokatutako finalak galdu ondoren. Azken herri honetan, bihar Mutrikuko Miruaitz frontoian (22:00etan) bere atzelaria izango den Julen Del Rio gasteiztarrarekin osatu zuen bikotea. Gehiago irakurri

Xisterako web orriak arlo berriak argitaratu ditu

Xisterako web orriak hazten jarraitzen du, eta aste honetan bertan arlo berriak argitaratu dira, beraz, orain arte zeuden irudi bildumak, klubak, proiektuaren aurkezpena eta arrakastatsua den streaming bidezko bideoaz aparte, orain beste gauz asko ikus daitezke Interneteko gune honetan. Gehiago irakurri

Xisterako finalekin amaituko dira ‘Galbaixo jaiak’

Miruaitz frontoian larunbatean 22:00etatik aurrera jokatuko diren Mutrikuko zesta punta Txapelketako finalekin, Xisterak ‘Galbaixo jaiei” emango die amaiera. Hiru neurketa horiek Interten bidez izango dira zuzenean ikusgai, www.xistera.eus web orria eta Facebook eta Twitterren dauzkan profilen bitartez. Gehiago irakurri

Xistera Zirkuitua Mexikoko hainbat estatutan ikusiko da Canal 10 bitartez

Xistera Zirkuitua Mexikora helduko da herrialde honetako Canal 10-ekin lortutako akordioari esker, horrela, aipatutako kateak telebistaz emango du urte bukaera arte zesta puntako kluben klubak antolatuko dituen jaialdi guztiak, Cabanillasen ospatutakoarekin hasiz. Gehiago irakurri

Mutrikuko Txapelketa dela eta, Xistera Gipuzkoara itzuliko da

Ekainaren erdialdean Andoainen bizi izandako hitzorduaren ostean, Xistera Zirkuitua Gipuzkoara itzuliko da, izan ere, dena dago prest Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatuko den txapelketarako. Gehiago irakurri