San Gregorio, Xisteraren lehen proba

  • 2016-05-11
  • Grada del frontón Uni de Markina en la presentación de Markina

Berriatuan larunbatean jokatuko diren hiru finalak www.xistera.eus web orriaren bitartez emitituko dira zuzenean

Berriatuako zesta punta klubak antolatzen duen San Gregorio Torneoa Xisteraren lehen proba izango da, bere zirkuitoa hasi baino lehen. Izan ere, larunbat honetan bertan, 17:00etatik aurrera, www.xistera.eus web orria estreinatuko da, Mendibarren frontoian jokatuko diren hiru finalak zuzenean emitituz.

Asteburuko lehia erabakigarrietako bat oraindik zehazteke dago, ostegun honetan bertan, 19:30etan hasita, finalerdiak ospatuko dira eta. Lehenengoan, Ibai-Arriola eta Alberro anaiak nor baino nor arituko dira, eta bigarrenean, Antxon-Gandiaga eta Gaizka-Ubilla izango dira protagonistak.

Larunbateko beste bi norgehiagokak, berriz, zehaztuta daude. Gauzak hala, gazte mailan, Vidal-Jon Ruizek eta Mancisidor anaiek jokatuko dute, eta jarraian, Urrejola-Ibarluzeak eta Urri-Txominek borrokatuko dute txapelen bila.