Retolaza-Urielek eta Antxon-Ibarluzeak irabazi dute Interjaiko bigarren jardunaldia

  • 2018-07-02

Retolaza-Uriel eta Antxon-Ibarluzea izan dira Xisterako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldiko irabazleak. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu da jardunaldi hau, eta hurrengoa, berriz, datorren asteburuan Bartzelonan ospatuko da. Bi neurketak, gainera, 2-0 amaitu ziren.

Retolaza – Uriel 2 / Laloo – Suso 0 (15-9 eta 15-10)

Iturrino ordezkatu zuen Laloo eta Suso ongi hasi ziren, markagailuan aldetxoa ere lortu zuten, 1-4 aurretik jarriz, baina bosnako berdinketaren ostean, gorriek abantaila hartu zuten, bai aurrean eta baita atzean ere nagusi izan baitziren, eta 10-4ko partzial bat sartuta, lehen puntua eskuratu zuten. 1-0, 1-1, 1-4, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 9-6, 9-8, 10-8, 10-9 eta 15-9.

Bigarren jokoa orekatuagoa izan zen, eta berdinketa ugari izan ziren, nahiz eta beti Retolaza eta Uriel ziren aurre hartzen zutenak. Joko hau bederatzinako berdinketarekin apurtu zuten, hor gorriek aurrera egin baitzuten, eta urdinek ezin izan ziteen eutsi. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 13-9, 13-10 eta 15-10.

Antxon – Ibarluzea 2 / Etcheberry – Zugaitz 0 (15-6 eta 15-11)

Lehen jokoan ez zen kolorerik egon. Antxon eta Ibarluzea jaun eta jabe izan ziren, eta berehala ireki zuten zulo handia, 11-2 aurretik jarriz. Hortik aurrera, bikote lapurtarrak markagailua itxuratu besterik ez zuen egin, bizkaitarrek ez baitzieten aukerarik eman. 3-0, 3-1, 5-1, 5-2, 11-2, 11-3, 12-3, 13-4, 14-6 eta 15-6

Bigarren jokoan urdinek askoz ere gehiago estutu zituzten gorriak, eta zazpigarren tantora arte partidan sartuta egon ziren, baina 7-7koarekin Antxonek eta Ibarluzeak ihes egin zuten, partidako bigarren puntua eta partida segurtatuz. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 4-2, 4-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-7, 12-7, 12-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.