Ortiz de Mendibilek eta Araik irabazi dute nesken Madrilgo Torneoa

  • 2018-10-09

Xisterako neskentzat ere asteburu garrantzitsua izan da, Madrilen izan baitira bertako Torneoa jokatzen. Ortiz de Mendibil eta Arai izan dira txapeldunak. Goizean kiniela erara jokatutako kanporaketetan ere onenak izan ziren, eta arratsaldean ere ez zuten barkatu. Torneo ona osatu dute neskek Madrilen.

Finala

Ortiz de Mendibil – Arai 2 / Landa – Merino 0 (15-4 eta 15-6)

Gipuzkoarra eta bizkaitarra bi jokoetan jaun eta jabe izan ziren. Zatirik gehienean Araik atzean mendean hartu zuen Merino, eta aurrean Ortiz de Mendibilek ez du barkatzen. Hondarribikoak sekulako kalitatea dauka, eta kintzeak finitzeko ikaragarrizko trebetasuna dauka, eta Madrilen ere erakutsi zuen. Landa eta Merino bi jokoetan saiatu ziren, baina ezin izan zuten euren helburua lortu.

3. eta 4. postuak

Jauregi – Hirigoien 0 / Aldazabal – Lizardi 2 (6-15 eta 7-15)

Aldazabalek eta Lizardik eskuratu zuten hirugarren postua, eta bi jokoetan, gainera nagusi izan ziren. Lizardik atzean agindu egin zuen, eta horrek bidea erraztu egin zion Aldazabali tantoak bukatzeko. Bi jokoetan agindu zuten Aldazabalek eta Lizardik.