Noaingo Txapelketa, aurpegi berriekin

  • 2016-09-23
  • Una imagen del calentamiento previo a la quiniela del pasado sábado en el Ezkurdi de Durango.

Bihar 17:00etatik aurrera finalaurrekoak jokatuko dira Bidezarra frontoian

Xistera zirkuitua asteburu honetan helduko da Noainera. 17:00etatik aurrera txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira eta ikuskizun ederra bermatuko duten aurpegi berriak ikusteko aukera egongo da.

Gauzak horrela, jokoan sartuko diren pilotarien artean nagusi mailako Jon Delgado, Uriel Arellano eta Óscar Del Río, eta gazte mailako Jon Iparragirre aurkituko ditugu. Horrez gain, ikusleek etxeko pilotarien presentziaz gozatzeko aukera izango dute, Iñaki Bailok eta Óscar Aguasek jokatuko baitute. Nafarroatik beste partaide batzuk ere egongo dira, Berriozarreko Eneko Gamarra eta Cabanillaseko Uriel Arellano, Mario Alonso, Jesús Rodríguez, Asier Antón eta Mario Labiano, hain zuzen ere.

Jaialdiak, hamabost tantoko bi kiniela izango ditu, bat nagusi mailakoa eta beste bat gazte mailakoa. Maila bakoitzeko lehen bi sailkatuak hilaren 29 ostegunean jokatuko den finaletara sailkatuko dira.

Nafarroan abuztuaren 6 eta 7an Cabanillasen izandako hitzordua arrakastatsua izan zela ikusita, publikoaren erantzuna ona izatea eta jaialdi polit bat eskaintzea espero da.