Nesken Xistera zirkuitoak Ereñon izango du hurrengo geldialdia

  • 2018-10-17

Madrilgo torneoaren ostean, Nesken Xistera zirkuitoak Ereñon izango du hurrengo geldialdia, han jokatuko baitute partida igande honetan.

10:30etan hasiko den jaialdian, zirkuitoko norgehiagoka bat baino gehiago izango da, gaur egun zestan ari diren neska asko izango baitira Ereñoko jaialdian.

Lehenengo hiru kiniela jokatuko dira, eta ondoren izango da zirkuitoko partida. Bertan, Ortiz de Mendibil eta Arbe, Landaren eta Arriolaren aurka lehiatuko dira.

Tartean, Ereñoko klubak omenaldi txiki bat ere eskaini nahi die euren proiektua aurrera eramaten lagundu dien guztiei.