Nesken II Nesken Topaketa Internazionalarekin gozatzeko aukera izan du

  • 2017-12-03

Mendibarren Pilotalekua jendez gainezka izan da egun guztian zehar

Euskararen Nazioarteko Egunean, hau da, abenduaren 3an, Xistera Proeiktuak antolatutako Nesken II. Topaketa Internazionalak jokatu dira. Gaurkoan, Berriatuako Mendibarren Pilotalekua izan da jokalekua. Bertan, 40 neskek parte hartu dute egun guztian zehar antolatutako ekintzetan.

Goizeko lehen orduan, hainbat jolas ezberdin antolatu dira neskak berotzen joateko. Izan ere, kanpoko hotza pilotalekuan sartu, eta pilotariak Zesta Puntaz gozatzen hasteko aitzakia bikaina izan da. Gainera, berau ondo irten da, izan ere, aurreikusitako gidoiaren araberan, jolasen ondoren bi kiniela soilik jokatu behar ziren, baina, txikienek jolasekin galdu dute beldurra, eta hauek ere kiniela jokatzera ausartu dira. Horrenbestez, hiru kiniela jokatu dira, txikienak eta gazteenak seina bikoterekin, eta helduena bost bikoterekin.

Aurtengoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietatik heldu dira, baita Iparraldetik, eta Kataluiniatik ere. Guztira 40 baino neska gehiago aritu dira pilotalekuan zehar antolatutako ekintzetan. 34 hiru kategoria ezberdinetako sei kinielatan aritu dira, bina jokatu ditu bakoitzak, eta beste hamar jolasetan soilik aritu dira. Bitartean, harmailak jendez gainezka izan dira egun guztian zehar, pilotarien ikuskizunarekin gazatuz.

Goizeko jolasen ondoren izan da lehen kiniela, mailarik txikieneko neskekin. Guztira sei bikote izan dira lehian, eta partida berdintsuen ondoren heldu da lehen bikotea hamabosgarren tantura. Lehen kinielaren ondoren, gazteen txanda izan da, hauek ere jada maila handiagoa erakutsiz eta oraindik eta ikuskizun gehiago emanaz. Azkenik, helduen txanda izan da. Bertan bost bikote aritu dira, eta hauek emandako maila, altua izan da. Goiza amaitzeko modurik ikusgarriena izan da.

Pilotalekuko jatetxean bazkaldu ondoren, berriz ere jolasak antolatu dira, arratsaldeko lehen ordurako. Jolas berdinak izan dira, baino lehen bezain jendetsuak izan dira,eta berriz ere neskek gustura aritu dira. Jarraian, berriz ere kinielen txanda izan da. Oraingoan, lehenik helduak hasi dira, izan ere, kataluiniarrei amaiera ez luzatzeko asmoz. Gero, txikienen txanda izan da, eta azkenik gazteena.

Arratsaldeko hiru kinielen ondoren, familiko argazkia atera dute parte-hartu duten neska guztien artean, eta argazki horrekin amaitutzat eman dira Nesken II Topaketa Internazionalak.

Hemen eguneko laburpena:

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone