Narbarte-Maja azken txanpan nagusitu dira

  • 2016-08-27
  • Maja y Narbarte, ganadores de la semifinal de San Juan de Luz

Zortzi tantoko takada bati esker garaipena lortu dute Donibane Lohizuneko finalerdian

Narbarte-Majak bere azken txanpa bikaina baliatu dute Xistera Zirkuituan dagoen Donibane Lohizuneko Txapelketako nagusi mailako finalerdian garaile ateratzeko. Izan ere, gipuzkoarrak eta lapurtarrak azken zortzi tantoak jarraian egin zituzten eta, hori zela eta, Antxon Alberdi-Suso aurreratu zituzten, hauek, 13 tantoekin, bigarrenak izan baitziren. Hauek ere ostiralean 20:30etan Campos Berri frontoian ospatuko den finalean egongo dira.

Finalerdia oso entretenigarria eta lehiatua izan zen, Laduche-Ihitsague indartsu hasi baziren ere, Antxon-Susok berehala harrapatu baitzituzten markagailuan eta Narbarte-Maja, nahiz eta hasieran atzetik egon, azkar sartu ziren lehen posturako borrokan. Hori gutxi izan balitz, Iriondo-Urangak, tantorik gabe azkenak zirenek, erreakzionatu, eta, Sallaberry-Antonek bezala, aukerak izan zituzten norgehigokaren erdiko partean.

Oso orekatua zegoen kiniela, baina une horretan, Antxon-Susok aurrea hartu eta bazirudien irabaziko zutela, hala ere, orduan Narbarte eta Majaren sprinta heldu, joko bikaina erakutsiz gainera, eta hauek erdietsi zuten garaipena.

Gazte mailako finalerdia
Gazte mailako irabazleak Berriatuako Unax Vidal eta Mutrikuko Mikel Mancisidor izan ziren, horiek, oso joko ona eginez, Tolosako Alex Ibáñez eta etxeko Theo Laborde baino gehiago izan zirelako. Lau puntistak ostiraleko lehia erabakigarrian arituko dira. Haien atzetik Cabanillasen garaile atera zen eta gaur Txominekin jokatu duen Godwyn eta Iban Etcheberry-Munduate geratu ziren, bi talde hauekk zortzina puntu lortu zituztelako.

PUNTUAZIOA:
NAGUSIAK:
1 – Laduche-Ihitsague 7 puntu
2 – Thomas-Arkaitz 4 puntu
3 – Narbarte-Maja 15 puntu – IRABAZLEAK – FINALISTAK
4 – Unax Vidal-Julien 3 puntu
5 – Antxon Alberdi-Suso 13 puntu – 2. SAILKATUAK – FINALISTAK
6 – Iriondo-Uranga 6 puntu
7 – P. Sallaberry-Antón 8 puntu
8 – Alain-Alberro 2 puntu

GAZTEAK:
1 – Ibáñez-Theo Laborde 11 puntu – 2. SAILKATUAK – FINALISTAK
2 – Ibarluzea-Olazagasti 2 puntu
3 – Aaron-Montamat 4 puntu
4 – Unax Vidal-M. Mancisidor 15 puntu – IRABAZLEAK – FINALISTAK
5 – A. Urrutxua-Z. Sallaberry 5 puntu
6 – Goitia-J. Mandiola 6 puntu
7 – Godwyn-Txomin 8 puntu
8 – I. Etcheberry-Munduate 8 puntu