Mutilen Xistera Zirkuituko sailkapena estutzen ari da

  • 2019-10-21

Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren faseko bigarren jardunaldia jokatu zen Donibane Garaziko Biltokia pilotalekuan, eta kiniela dotoreak ikusteaz gain, sailkapeneko burua estutzen ari dela ikusi ahal izan zen.

Lehen Mailan, aurreneko kiniela Alberrok eta Mandaganarek irabazi zuten, atzetik Urrutia eta Uranga sailkatu ziren 13 tantorekin. Bigarren kiniela irabazteko lehian lau bikote sartu ziren, eta amaieran garaipena Arbek eta Andonegik eraman zuten. Bigarren, berdinduta, Agirre-D.Mandiola, Antxon-Uranga eta Aaron-Manci sailkatu ziren, 13rekin.

Bigarren Mailako aurreneko kiniela etxean geratu zen, Urrutia eta Harinordoquy izan baitziren 15era iristen lehenak. Victor eta Oyhenard sailkatu ziren bigarren postuan 13rekin. Bigarren kinielan, berriz, Galletebeitia eta Sorozabal izan ziren onenak. Atzetik, Vidal eta Garat sailkatu ziren 13rekin.

Hirugarren Mailan, Sasiain eta Del Rio izan ziren aurreneko kinielako onenak, eta bigarren postuan berdinduta geratu ziren Garat-San Jose, Egaña-Iriondo, Larrageneuy-S. Rodriguez 9-rekin.

Azkeneko kiniela, berriz, Garat-A.Rodriguezek irabazi zuten, bigarren postuan Arakistain-San Jose, 7rekin utziz. Hirugarren Mailako kinielak 10 tantora jokatzen dira.

Argazki bilduma ikusi Emaitzak kontsultatu

Kadeteak Munitibarren

Kadeteak, berriz, Munitibarren izan zuten saioa, eta bi kiniela jokatu zituzten 15 tantora. Aurreneko kinielako irabazleak Bilbao eta Dottax izan ziren, bigarren postuan Arantzeta-Caballero 12rekin sailkatuz. Bigarren kinielako onenak, Saizar-Lopez de Suso izan ziren, eta bigarren Garcia-Caballero, 12rekin.

Argazki bilduma ikusi Emaitzak kontsultatu