Maila handiko finalekin amaitu da Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren fasea

  • 2019-09-02

600 ikusleren aurrean, eta maila handiko finalekin amaitu zen Donibane Lohizunen Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren fasea. Antxon-Zugaitz, Lehen Mailan, Urrutia-Sorozabal, Bigarren Mailan, eta Libois-Alberro, Hirugarren Mailan, izan ziren garaipena lortu duten bikoteak.

Lehen maila

Antxon – Zugaitz 2 / Gonzalez – Goixerri 0 (15-13 eta 15-6)

Aurreneko jokoa bikaina izan zen, lau bikoteek goi mailako jokoa eskaini baitzuten. Gorriak ia beti aurretik joan ziren markagailuan, baina Gonzalez eta Goixerri beti gainean izan ziren, eta amaierako tantora arte, ezin izan zen lehen joko hau erabaki. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 7-4, 7-5, 8-5, 8-6, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 14-12, 14-13 eta 15-13.

Bigarren jokoa ezberdina izan zen. Atzean Zugaitzek agindu egin zuen, eta aurrean Antxonek ez zuen barkatu. Urdinek ez zuten jokoa gaizki hasi, baina bosnako berdinketaren ostean gorriak jaun eta jabe izan ziren, 10-1eko partziala sartuz. 0-4, 2-4, 2-5, 5-5, 13-5, 13-6 eta 15-6.

Bigarren maila

Urrutia – Sorozabal 2 / Ibañez – Gonzalez 0 (15-12 eta 15-10)

Sorozabal eta Urrutia ziren irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. Lehen jokoan agindu zuten, baina Ibañez eta Olazagazti saiatu ziren gorriei eusten, nahiz eta azkenean ezin izan zuten lortu, eta Donibane Garazikoak eta Biarritzekoak lehen puntua lortu zuten. 1-0, 1-1, 4-1, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 10-6, 10-7, 11-7, 11-9, 14-9, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoan aldeak handiagoak izan ziren, eta berriro ere bikote gorriak neurketa erabat kontrolpean izan zuen. 1-0, 1-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 8-3, 8-4, 9-4, 9-5, 11-5, 11-7, 13-7, 13-9, 14-9, 14-10 eta 15-10.

Hirugarren maila

Urreisti – Larrazabal 1 / Libois – Alberro 2 (10-15, 15-8 eta 4-5)

Hau izan zen kitarakoa behar izan zuen final bakarra. Lehenengoan urdinak askoz hobeto aritu ziren. Atzean, Alberrok, seguraski partidako onenak, agindu egin zuen, eta aurrean Liboisek oso tanto onak egin zituen. Zazpinako berdinketaren ostean apurtu zen jokoa urdinen alde. 2-0, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 7-7, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 10-12 eta 10-15.

Bigarren jokoa erabat aldatu zen. Urreistik hartu zuen jokoko ardura eta 4-4nako berdinketaren ostean, gorriak erabat nagusitu ziren, aurkariei aukerarik eman gabe, eta finala berdinduz. 0-2, 2-2, 2-4, 4-4, 8-4, 8-5, 10-5, 10-7, 12-7, 12-8, eta 15-8.

Kitarakoak bi zati izan zituen. Urdinak indartsu hasi ziren, eta 1-4 aurreratu ziren. Bazirudien dena erabakita zutela, baina gorriek neurketa berdindu egin zuten, baina azkenean Liboisek eta Alberrok egin zuten amaierako tantoa. 0-2, 1-2, 1-4, 4-4 eta 4-5.

Argazki bilduma ikusi

Kadeteak

Finalen aurretik Kadeteen Zirkuituko hirugarren jardunaldia jokatu zen. Aurreneko kiniela, Mugertza -Pagoagak irabazi zuen, eta bigarren, 12rekin, Arantzeta-Pagoaga geratu ziren. Bigarren kiniela, berriz, Agirre-Lopez de Susok irabazi zuen, eta bigarren Arantzeta-Rodriguez geratu ziren 14rekin.

Argazki bilduma ikusi