Maialen Aldazabal: ´´Hobetzen, eta zestarekin gozatuz jarraitu nahi dut´´

  • 2020-09-03

Maialen Aldazabal da aurrelarien artean dagoen erreferenteetako bat. Azkenko urte hautean, nahiz eta oraindik oso gaztea den, goiko puntan sartzea lortu du. Xisteran, esaterako, orain bi urte txapela jantzi zuen, eta iaz bigarren izan zen. Etorkizunari ere itxaropenez beterik begiratzen dio.

Nolakoak izan dira azkeneko hilabete hauek?
Egia esan nahiko ongi eraman ditut. Itxialdian egon ginenean etxean lan apur bat egin ahal izan nuen, eta nahiko arin eraman nuen. Gero, entrenamenduak hasi ziren; aurrena binaka eta ondoren launaka, eta launaka ari garen honetan partida batzuk egiteko modua daukagu, nahiz eta partida hauek ez duten benetako partidekin zer ikusirik.

Irrikaz itzultzeko?
Bai, denbora asko pasa dugu jokatu gabe, eta sekulako gogoak ditut. Ez dakit nolakoa izango den egun hori, baina pentsatzen dut denentzat tankerakoa izango dela. Bakarren batzuk jokatu dituzte partidak, baina gutxi izan dira, eta denak berdintsu kantxaratuko gara.

Atzera begira jarrita, nola ikusten duzu Xisterako aurreko urtea?
Egia esan presio apur batekin jolastu nuen. Txapelduna nintzen, eta horrek pisua eman zidan. Baina hemendik aurrera garbi daukat gozatu egin behar dudala, eta ahalik eta ongien egin. Hori lortzen badut, ez dago gaizki.

Gero eta neska gehiago ikustea berri oso ona da, ezta?
Bai, Umeak zestatxoa eskuetan duetela ikusteak sekulako ilusioa egiten dit. Ikusten dut gure atzetik neskatila mordo bat badabilela, eta hori oso berri ona da. Aurreneko helburua gozatzea, da ongi pasatzea izan behar du, eta hori lortuz gero, hor jarraituko dute.

Zein helburu dituzu datozen hilabeteetarako?
Ea posible den Xisterako lehiaketa jokatzea. Hori berri oso ona izango litzateke, gauzak hobetzen doazen seinalea izango da, eta hori bakarrik ere oso berri ona da. Gero, behin jokatzen hasita, ahalik eta mailarik onena ematea litzateke hurrengo erronka. Finalerdietan edo finalean sartzea lortzen badut, primeran.

Pertsonalki, zeintzuk dira zure helburuak zesta munduan?
Oraindik oso gaztea naiz, eta pentsatzen dut hobetzeko tartea badudala, eta hori egin nahi dut, hobetezen jarraitu. Gero, behin kantxara aterata, gozatu, eta ondo pasa. Hori dena lortzen badut, ez dago gaizki.