Laduchek eta Andonegik bere irudi hobea eskaini dute Cabanillasen

  • 2016-08-07
  • Premiados en el Campeonato de Cabanillas

30-14 irabazi diete Cosme eta bere publikoaren aurrean garaipenarik gabe geratu zen Antoni

LADUCHE-ANDONEGI: 30
COSME-ANTÓN: 14

Tanteoa: 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 10-2, 10-4, 11-4, 11-5, 13-5, 13-7, 16-7, 16-8, 17-8, 17-11, 18-11, 18-12, 20-12, 29-12, 29-14 eta 30-14

Iraupena: 43 minutu

Kronika: Laduche-Andonegik bere irudi hobea eskaini dute gaur goizean Cabanillasen, izan ere 30-14 menderatu dituzte Zumaiako Cosme eta Antón. Azken honek bere publikoaren aurrean jokatu ta ezin izan du titulua eskuratu Xisterako Zirkuitu barruan dagoen Txapelketa honetan. Horrela, bigarren txapela ez zen herrian geratu Alonsok jaialdiko lehen partidan gazte mailako finala irabazi ostean.

Guetharyko Olharroakoak eta Mutrikuko Danok Batekoak bere kalitatea erakutsi zuten lehen momentutik eta berehala joan egin ziren (10-2). Handik aurrera, aldeari eutsi eta azken hamarkadan berriro zabaldu zuten abantaila, 18-12kotik 29-12kora pasatuz eta horrela lehia erabakita geratuz.

Garaileen partetik, Andonegiren segurtasuna nabarmentzekoa izan zen, norgehiagoka ezin hobea burutu baitzuen, eta Laduche bizkor ibili zen defentsa lanetan eta, gainera tantori eutsi zion. Bestalde, Cosmek bere kople bortzitza baliatu zuen une batzuetan, baina berak eta menderatuta egon zen Antonek ezin zuten gauza handirik egin bere aurkarien joko bikainaren aurrean, beraz, azkenean 30-14koa igo zen markagailura.


LERTXUNDI-MONTAMAT: 21
GODWYN-ALONSO: 25

Tanteoa: 0-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-7, 4-7, 4-9, 5-9, 5-12, 7-12, 7-13, 11-13, 11-14, 12-14, 12-18, 13-18, 13-20, 14-20, 14-21, 15-21, 15-22, 18-22, 18-23, 20-23, 20-24, 21-24 eta 21-25

Iraupena: 33 minutu

Kronika: Cabanillaseko jardunaldia etxeko garaipen batekin hasi zen, Mario Alonso, Donibane Lohizuneko Luzean klubeko Baptiste Godwynekin batera, gazte mailako titulua eskuratu baitzuen. Elkarrekin, Tolosako Beotibarreko Unai Lertxundi eta Luzean elkarteko Paul Montamat 21-25 mendean hartu zituzten. Azken honek ekainean Andoaingo Txapelketa irabazi zuen, baina gaur ezin izan du txapela erdietsi.

Norgehiagoka oso entretenigarria izan zen, erritmo altukoa eta urdinak ezin hobeto hasi ziren, Godwynek sahietseko erramate politak sinatuz eta ondo erreboteatuz. Mario, berriz, oso seguru zebilen eta, hori dela eta, berehala ihes egin zuten (5-12).

Hala ere, gorriek ez zuten etsi eta erdialdean 12-14koa zegoen markagailuan. Partidako bigarren zatian, gipuzkoarrak arriksatu zuen eta lapurtarrak kalitatezko detaileak ere utzi zituen, baina ez zuten inoiz aurrea hartu. Gauzak horrela, eta nahiz eta azken hamarkadan oraindik aukerarik eduki (20-23), amore eman zuten bere aurkarien erregulartasunaren aurrean.