Klubek Xisterarekiko daukaten “erabateko konpromisua” azaldu dute

  • 2016-04-18
  • Xistera elkartearen batzar nagusia

Larunbateko Batzar Nagusian kide berri batzuen sarrera ere onartu zen

Iragan larunbatean Abadiñon ospatutako Batzar Nagusian, zesta puntako klubek aho batez azpimarratu zuten Xisterarekiko daukaten “erabateko konpromisua” eta, zentzu horretan, proiektuari “laguntza” emango diotela adierazi zuten. Gauzak hala, proiektua oso indartsua dela ikusten da, izan ere, bere oinarria herrialde guztietako kluben batasuna da, horrela modalitateak gora egin dezan.

Era berean, Batzarrean ofizialki onartu zen Berriozar, Lekeitio, Gasteiz, Noain, Cabanillas, Ereño, Gernika eta Luzean kluben sarrera, izan ere, nahiz eta barruan egon, bere inskripizioa ez zegoen formalizatuta. Larunbatean aipatu zenez, horiek, nahiz eta elkarteko sortzaileak ez izan, “besteen eskubide eta behar berdinak izango dituzte”.

Batzarrean, azken asteetan instituzioekin eta babesleekin egindako negoziaketen berri eman eta etorkizuneko asmoak ere azaldu ziren. Horiek, besteak beste, “zesta umeei hurbiltzea, eskolak indartzea eta sortzea, kalitatezko txapelketak antolatzea eta modalitatea zabaltzea” dira.

Bestalde, zuzendaritzako osaketa eta teknikarien izenak eman ziren ezagutzera, bai Kirol Batzarrari dagokionez, baita Eskola Sustapena eta Komunikazioari ere.