Kalean da Erremintako ekaineko alea

  • 2019-06-04

Erreminta aldizkariaren ekaineko alea jadanik kalean da. Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran kaleratzen dena.

Bera, pilotaleku eta trinketeetan aurkitu dezakezu, eta baita pilotaren inguruko jendea mugitzen den beste hainbat lekuetan ere.

Hilabetean behin paperezko aldizkaria etxean jaso nahi baldin baduzu, 40 euroren truke eraman ahal izango zenuke eta Xistera lagun baldin bazara, berriz, 30 euroren truke. Online bertsioa jaisteko aukera ere badago, eta horretarako 3 euro ordaintzea nahikoa da, baina Xistera Lagun izanez gero debalde jasoko duzu emailean.

Aurrerapena ikusi Xisteraren laguna egin eta emailean jaso