Julene Usobiaga: ´´Dauden neskei eustea izan behar da aurreneko helburua´´

  • 2020-03-21

Julene Usobiaga Xisterako Nesken Kirol Batzordeko kideetako bat da. Behin denboraldia amaituta, pasatu denari balantzea egiteko ordua da, eta orokorrean egindakoarekin oso gustura agertu da.

´´Egia esan denboraldia nola joan den oso gustura gaude. Ikusten dugu lehen daudenak jarraitzen dutela, eta neska berriak datozela. Hori oso garrantzitsua da´´, esaten du Julenek. ´´Izan ere Xisteraren helburua dauden neskak mantentzea izan behar du. Hortik aurrera berriak ere etorriko dira eta familia hazten joango da eta hori izango da berririk onena´´. Esaten du.

Izan ere kiroleko arlorik zailena nerabezaroa izaten da, hor asko izaten baitira utzi egiten dutenak. ´´Nerabezaroa adin kritikoa da, tartean beste kontu batzuk sartzen dira eta adin horretan kirola uzteko arriskua izaten da. Geurean behintzat ikusten dugu jarraitzen dutela, eta oso gustura gainera´´, dio.

Euren artean sortu den giro ona ere oso garrantzitsua dela onartzen du Usobiagak. ´´Famili handi bat osatu dute zestaz ari diren neskek. Euren harteko harremana oso ona da, eta pilotatik kanpo ere harreman hori mantendu egiten dute, eta hori oso ona eta garrantzitsua da´´, dio.

Aurten jende berria ere etorri da, eta tartean Bartzelonako Vasconia taldekoak. ´´Garrantzitsua izan da haien etorrera ere, eta beraiek, gainera, oso kontent ikusi dira. Lehen esan dudan giro on horrek berriei ere bidea errazten die, eta asko balio du´´, esaten du Julenek.

Xisterako Topaketetan jokoaren arabera jokatzen omen dute eta hori ere neskek eskertzen dutela dio. ´´Hemen jokoaren arabera jokatzen dute, eta hori ere hobetzen joateko oso garrantzitsua da, ikasten eta hobetzen joateko balio dietelako. Jende ezberdinarekin aritzen dira, eta horrrek aberastasun asko ekartzen ditu, inor ez baita katetauta geratzen. Beti hobetzen joateko aukera izaten da´´, dio.

Behetik datorren maila ere goraipatu nahi izan du. ´´Ikusten dituzu neskatoak jokatzen eta harrituta geratzen zara, zer nolako maila duten ikusita. Hori seinale ona da, izan ere zaintzen baditugu horiek heltzen joango dira eta heltzen direnan pilotari handiak izango dira´´, esaten du. ´´Beraiek ere hobetzen ari direla eta urtez urte maila igotzen ari dela ikusteak lanean jarraitzeko indarra ematen die, eta hori behar dugu´´, esaten du.

Nesken kopurua ere gehitzen ari da, eta hori ere nabarmendu behar da. ´´Hasi ginenetik bai kopurua eta baita maila ere igotzen ari da, eta hori zen hasierako helburua. Horretaz beraiek ere konturatu dira, eta Xisteran beste erabatera aritzeko aukera izaten dute. Uste dut bide onetik goazela´´, deritzo Julenek.

Aurtengoa amaituta hurrengoari begirartu behar, baina oraindik horretarako tartea eta beta izango da. Oraingoz pasa den denboraldiko balantzea oso ona izan dela esaterakoan denak ados daude, bai Kirol Batzordekoak eta baita pilotariak ere, eta hori berri ezin hobea da.