Jauregik eta Arbek Irabazi dute Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia

  • 2018-06-18

Maddi Jauregi (Beotibar Tolosa) eta Izaro Arbe (Markina-Xemein), izan dira Markina-Xemeinen jokatu den Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldiko irabazleak, Ziortza Landa (Ereño) eta Naia Calvo (Berritxu) 2-0 mendean hartuta.

Belauntzakoak eta Markina-Xemeingoak 14-15 irabazi dute lehen jokoa, baina lehia ikaragarria izan da. Markagailuan ez da alderik egon, bikote bakoitzak gehienez ere bi tantotako abantaila lortzen zuen, baina berahala etortzen zen berdinketa, eta horrelaxe iritsi dira azkeneko txanpara.

Hor, Jauregik eta Arbek, urdinez, 13-14ko emaitza lortu dute eta garaipenetik oso gertu jarri dira, baina Landak eta Calvok partida berdindu egin dute. Alde zuten sakea, ordea, ez dute baliatu, eta Maddik eta Izarok lehen jokoa lortu dute. 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-8, 8-8, 8-10, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 12-13, 13-13, 13-14, 14-14 eta 14-15 izan da markagailuaren mugimendua.

Bigarren jokoak ez du izan aurrekoaren emoziorik 8-15 irabazi baidute Jauregik eta Arbek. Gorriak, Landa eta Calvo, aurretik hasi dira markagailuan, baina urdinak berahala hasi dira zuloa egiten, eta neurketa beti kontrolpean izan dute, azkenean jokoa irabaziz, eta baita partida ere. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3, 2-8, 4-8, 4-10, 6-10, 6-14, 8-14 eta 8-15 izan da markagailuaren mugimendua.

Baina partida honetaz gain, hiru kiniela ere jokatu dira, eta Zirkuitoko norgehiagoka hasi aintzin, Kontxita Bustundi raketista ohiak omenaldia jaso du. Markina-Xemeingo Dantzaspe dantza taldeak ere zesta oinarritzat hartuta dantza ere eskeini du.

Jaia egun osokoa izan da, ordea, eta goizean emakumezko pilotarien dokumentala, mahi ingurua, eta emakumezko puntistekin ostuatako argazki erakustaldia ere izan dira. Jendearen erantzuna ere oso ona izan da. Goizeko ekitaldiek jarraipen oso ona izan dute, eta arratsaldean Markina-Xemeingo pilotalekuko harmailek itxura bikaina izan dute.

Guztira 26 pelotari izan dira Markina-Xemeinen, eta Markina-Xemein, Ereño, Berriatua, Gasteiz, Tolosa, Donostia, Durango, Hondarribia, Biarritz eta Zumaia egon dira ordezkatuta.