Iparralden ere Xisteraren alde egiten dute

  • 2016-03-29
  • Iparraldeko klubak ere Xisteraren alde

Donibane Lohizuneko Luzean kluba onartua izango da apirileko Batzarrean

Zesta punta harrobitik bultzatzeko Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak sortu duen Xistera proiektuak kideak lortzen segitzen du. Izan ere, azken egunetan Donibane Lohizuneko Luzean klubak eskaera egin du, ofizialki sartzeko asmoz. Bere sarrera apirilaren erdialdean ospatuko den Batzar Nagusian onartuko da. Horrela, Xisterak Euskal Herria osoan hazten jarraitzen du eta orain bultzada handia jaso du espezialitate hori berpizteko nahian.

Luzean erreferente bat da Iparralden, 1929an sortu eta orduan errebotez bakarrik jokatzen zen, baina 2004an zesta sartu eta gaur, modalitate horrek 60 pilotari hartzen ditu. Hala ere, joko-garbi, eskua, pala eta errebotea gehitzen badiogu, guztira 300 kirolari inguru ditu.

Bere puntisten artean Christophe Olha profesional ohia eta Ihitsague nabarmentzen dira, Frantziako eta Iparraldeko Eliteko txapeldunak baitira. Azken txapelketa horretako bigarren postua bere kideak diren Jon Tambourindeguy eta Inzarentzat izan zen. Era berean, bere harrobian egon ziren bi pilotari, Ladutxe eta Urtasun, hain justu, gaur Miamin eta Danian, hurrenez hurren, lehiatzen dira eta horrek klubak egiten duen lan onaren froga da.