Ipar Euskal Herrian ari dira gauzak normaltasunera itzultzen

  • 2021-06-11

Luzaroan egon dira geldirik profesionalak ez direnak Ipar Euskal Herrian, baina ari dira gauzak normaltasunera itzultzen. Jadanik pilotan hasi dira jokatzen plaza libreko txapelketak, baina ez hori bakarrik, jendearekin hasi dira.

´´Hasierako partida hauetan ez da ikusle askorik izaten, beraz ez dago arazo handiegirik. Gerora, finalerdiak eta finalak iristen direnean askoz gehiago izango dira, eta orduan mugak izango dira, baina jendeak ez dauka arazorik ikustera joateko´´, dio Sorozabalek, BAC elkarteko arduradunak.

Barrukoetan, berriz, oraingoz profesionalak bakarrik ari dira, baina udako lehiaketak eta torneoak aurrera eraman ahal izango dira, eta jendearekin baita ere, osasun sailek eskatzen dituzten arauak betez. Bai Donibane Lohizunen, baita Biarritzen, eta baita Pauen ere izango dira profesionalak oraintxe hasita, eta uda guztian ikusteko modua izango da.

Beraz, gauzak ari dira normaltasunera itzultzen, eta hemen beste urrats bat ikusten da, nahiz eta gauzak eta baldintzak leku guztietan ez dauden berdin.