Interjaiko sailkapeneko burua ikaragarri estutu da

  • 2019-10-28

Durangon jokatu zen Interjai Txapelketako saioaren ostean gauzak estu geratu dira. Antxon eta A.Elkorobarrutia ziren sailkapeneko, buru orain arte partida guztiak irabazita, baina orain harrapatu egin dituzte Lalook eta Mancik, irabazi egin baitzieten. Aaronek eta Zugaitzek ere finalerdietan izateko pausoa eman dute, eta Zuloagak eta Urielek aukera asko galdu dituzte.

Zuloaga – Uriel 1 / Aaron – Uranga 2 (6-15, 15-11 eta 1-5)

Partida honetan Urangak ordezkatu zuen min hartuta dagoen Zugaitz. Eta berdez aritu zen bikotea jaun eta jabe izan zen lehen joko honetan. 0-5 hasi ziren irabazten, eta dena egin zuten ondo. Atzean Uranga nagusi izan zen, eta aurrean Aaronek ez zuen barkatu. 0-5, 1-5, 1-8, 3-8, 3-9, 4-9, 4-10, 5-10, 5-13, 6-13 eta 6-15.

Bigarren jokoan gauzak aldatu egin ziren. Oraingoan Urangak ez zuen agindu atzean, eta aurrean Zuloaga askoz ere gehiago sartu zen, aurkariei min eginez. Parean joan zen jokoa zazpinako berdinketara arte, baina hortik aurrera gorriek hartu zuten aurre, eta jokoa irabazi eta partida berdindu zuten. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-6, 6-6, 6-7, 7-7, 9-7, 9-8, 12-8, 12-9, 14-9, 14-11 eta 15-11.

Kitarakoan berdeak hobeto aritu ziren, eta gorriek ez zuten izan erreakzionatzeko tarterik. 0-1, 1-1, eta 1-5.

Laloo – Manci 2 / Antxon – A.Elkorobarrutia 0 (15-10 eta 15-9)

Laloo eta Manci nagusi izan ziren lehen joko honetan. Berdeek bosnako berdinketara arte eusteko modua egin zuten, baina gero ihes egin zuten gorriek lehen puntua batuz. 1-0, 1-1, 4-1, 4-3, 5-3, 5-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 13-7, 13-8, 14-8, 14-10 eta 15-10.

Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen, nahiz eta oraingoan hasieratik egin zuten ihes Lalook eta Mancik, partida primeran kudeatuz. 3-0, 3-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-5, 7-5, 7-6, 10-6, 10-8, 12-8, 13-8, 13-9 eta 15-9.

Emaitzak ikusi Argazki bilduma ikusi

Neskak

Nesken Xisterako Topaketak ere Durangon jokatu ziren, eta oraingoan ez zen kinielarik izan, partidak era tradizionalean eta jokoetara jokatu ziren. Aurreneko partida, Moreno-Elezgaraik 15-20 irabazi zien Goikoetxea-Murugarreni. Idoeta-Nicolasek 14-20 menderatu zituzten Aldalur-Fuentes; Mugartegi-Araik, 9-20, Gogenola-Watkins; Elezgarai-Lakak 11-20 Goenaga-Etxaburu eta Barrenetxea-Otañok, 25-21 Lur-Robles. Jokoetara, berriz, Aldazabal-Lizardik 2-0 irabazi zien Arakistain-Hirigoieni (15-3 eta 15-4).