Interjaik Biarritzen egingo du hurrengo geldialdia

  • 2018-07-18

Bartzelonaren ostean, Interjaik Biarritzen egingo du hurrengo geldialdia, hantxe jokatuko baita bosgarren jardunaldia. Asteazkenean, uztailaren 25ean, 20.30ean hasita, Agilerako kirol gunean dagoen Biarritz Euskal Jai pilotalekuan jokatuko da.

Lehen partidan, Goixerri eta Andonegi, Bailoren eta Manciren aurka neurtuko dira. Lehen bikoteak bi partida jokatu eta biak irabazi ditu orain arte. Hirugarren honetan ere garaipena lortuko balu, lehen postu horretan amaitzeko itxaropenei eutsi egingo die. Galduta pauso bat atzera emango du. Bailok eta Mancik badakite lehen postu hori ia ezinezkoa dutela, baina hauek ere irabazi egin behar dute aurreneko postu horietan sartzeko.

Bigarren partidan, Iturrino eta Suso, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka lehiatuko dira. Orain arte, bi bikoteek jokatutako partida guztiak galduta daude. Finalerdietan izateko itxaropen apurren bat izan nahi badute, hemen ezin dute hutsik egin.

Sarrera 10 eurokoa izango da, baina Xisterako lagunek ez dute ordaindu beharrik izango. Oraindik garaiz zaudete kosturik ez duen babesa emateko eta abantaila hontaz eta gehiagoz gozatzeko. Info guztia Babes kanpainaren orrian daukazu.