Ikuskizuna nagusi Tolosan jokatu den AVIA Xistera Zirkuituan

  • 2017-12-08

AVIA Xistera Zirkuituaren lehen fasea amaitu da gaur goizean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu den jaialdian. Amaiera ezinhobea izan da, eta orain, maila bakoitzeko zortzi pilotari onenen txanda izango da, bihar hasiko baitira Zirkuituko FINALERDIAK Mutrikun jokatuko den jaialdian (19:00etan).

ALEX IBAÑEZ  –ANTON GANDIAGA: 2 (6,15, 5) 
ANTXON ALBERDI – THEO LABORDE: 1 (15,12, 2)

Bigarren partida ikusgarria eta berdintsua izan da. Lehenengo setean urdinak nagusitu dira, baina ordutik aurrera partida erabat aldatu da, eta gorriak partidan sartzen hasi dira.  Urdinak lehenengoan nagusi izan dira, nahiz eta hasieran Alex Ibañezek erakustaldi bikaina egin, eta bi tanto eder egin ditu. Halere, gorriak 2-1 aurretik zirela, Antxon Alberdik lehenengo koadroetan aginte makila hartu, eta partida euren aldera eramatea lortu du. Horrela, gorriak ez dira eroso izan, eta berehala amaitu da lehen seta, urdinak 6-15 nagusitu direlarik.

Bigarren setean, gorriek partida erabat aldatzea lortu dute. Lehen tantoak eurenak izan dira, eta horri esker, markagailuan aurrea hartzea lortu dute, 8-1 aurreratzea lortu dutelarik. Urdinek ez dute amore eman, eta saiatu diren arren, ezinezkoa egin zaie aldeak murriztea, hein batean Anton Gandiagak erakusi duen segurtasunari esker. Segurtasun horri esker, eta gaurko garaipenarekin, Gandiaga biharko finalerdietan izango da ordezko moduan.

Hirugarren setean, gorriek izan dute hasierako sakea, eta hori baliatu dute markagailuan bi tantoko aldea lortu, eta Theo Labordek egindako akatsei esker, garaipena.

GODWYN BAPTISTE-MAXIME BERDOULAY: 2 (15, 15)   
BIXENTE GONZALEZ-ANDER LEKUBE: 0 (14, 11)

Jaialdiko lehen partidan asko zegoen jokoan, izan ere, Maxime Berdoulayk garaipenaren beharra zuen biharko finalerdietan izateko, eta bestela, Iñaki Egia ariko zen. Asko jokatu arren, ez da kikildu, eta hasieratik oso sendo aritu da Godwyn Baptisterekin batera. Gorriek ongi ekin diote partidari, eta 5-3 aurreratzea lortu dute. Urdinek, aldiz, 0-7ko partzialari esker, markagailuan 5-10 aurreratu dira, baina berriz gorriek partida 12na berdintzea lortu dute. Horrela joan dira berdindurik, baina azkenean, Ander Lekuberen hutsak lehen seta gorrien alde ipini du.

Bigarren setean, partida erabat aldatu da, izan ere urdinek ezin izan dute erritmoa bilatu, eta Ander Lekube ez da eroso aritu. Huts nabarmen asko egin ditu, eta hori baliatu dute urdinek markagailuan aurre hartu, eta ihes egiteko. Beti aurretik izan dira, eta horrek lasaitasuna eman die gorrien jokoari, izan ere, urdinak ezinean aritu dira. Garaipenari esker, Maxime Berdoulay ariko da biharko finalerdian hirugarren bikoteko atzelari gisa, eta horrenbestez, Iñaki Eguia izango da gazte mailako atzelari ordezkoa

AVIA Xistera Zirkuituak amaiera eman dio, eta bihar hasiko da bigarren fasea. Lehen aldiz, Zirkuituko finalerdiak jokatuko dira, eta bertan erabakiko dira Zirkuituan zehar onenak izan diren, eta jada Abenduaren 16ko FINALERA sailkatuta daudenen aurkariak:

GAZTE MAILA

AURRELARI

ATZELARI

EDUARDO AGUIRRE (ZUMAIA) ARATZ MENDIZABAL (MUTRIKU)
CLEMENT GARCIA (BIDART) HUGO IBAR (BIDART)
THOMAS URRUTIA (GOIZEKO IZARRA) MAXIME BERDOULAY (BIDART)
Ordezko: ALEX GOITIANDIA (MARKINA) Ordezko: IÑAKI EGUIA (MARKINA)

HELDU MAILA

AURRELARI

ATZELARI

ANTXON ALBERDI (BERRIATUA) MIKEL MANZISIDOR (MUTRIKU)
IBAI ITURRINO (BIARRITZ) JON IBARLUZEA (MARKINA)
EKAITZ MENDIZABAL (MUTRIKU) ZUGAITZ SALLABERRY (LUZEAN)
Ordezko: JON DELGADO (GASTEIZ) Ordezko: ANTON GANDIAGA (MARKINA)

 

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone