Ikuskizun bikaina Biarritzen

  • 2018-07-26

Ikuskizun bikaina eskeini zuten Xisterako pilotariek Biarritzen jokatu zen Interjaiko jardunaldian. Jendearen erantzuna ere oso ona izan zen, eta harmailek itxura oso polita eskeini zuten.

Jardunaldi honetatik, gainera, ondorio batzuk ere atera daitezke. Alde batetik, Goixerrik eta Andonegik irabazi egin zuten euren partida, eta hirutik hiru irabazita, finalean izateko zuzeneko txartela lortzeko aukerei eutsi egiten diete. Bestetik, Iturrinok eta Susok galdu egin zuten berriro ere, eta finalerdietan izateko aukera guztiak galdu dituzte.

Goixerri – Andonegi 2 / Manci – Bailo 0 (15-14 eta 15-12)

Lehen jokoa bikaina izan zen. Bi bikoteak oso indartsu agertu ziren, eta une batean bazirudien Bailok eta Mancik irabaziko zutela ere, 12-14 aurretik jarri baitziren, baina azken txanpa honetan Goixerrik eta Andonegik erreakzio bikaina izan zuten, eta 3-0ko partzial bat sartu eta lehen puntua lortu zuten. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 6-5, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 11-11, 11-13, 12-13, 12-14, 14-14 eta 15-14.

Bigarren jokoa ere oso ona izan zen, eta bide bera eraman zuen, baina oraingoan hamaikanako berdinketaren ostean, gorriek abantaila hartu zuten, ez zuten ezusterik nahi eta bigarren puntua ere eurak batu zuten. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 7-7, 9-7, 9-9, 9-10, 10-10, 11-10, 11-11, 14-11, 14-12 eta 15-12.

Iturrino – Suso 0 / Etcheberry – Zugaitz 2 (11-15 eta 13-15)

Bi bikoteak zeuden garaipen premiarekin. Biak orain arte jokatutako guztia galduta zeuden, eta finalerdietan izateko aukerei eusteko garaipena behar zuten. Lehen jokoan urduritasun hori nabaritu zen, eta gorabehera ugari izan ziren markagailuan. Neurketa, ordea, seinako berdinketarekin apurtu zen, hortik aurrera urdinek zuloa egin zuten, eta gorriak ez ziren erreakzionatzeko gai izan. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-4, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 6-9, 7-9, 7-10, 8-10, 8-11, 10-11, 10-12, 11-12 eta 11-15.

Bigarre jokoan ere gorabehera ugari izan ziren markagailuan, batzuetan gorrien alde, besteetan urdinen alde, baina azke txanpara Iturrino eta Suso hobeto heldu ziren, eta 12-9 eta 13-11koarekin bazirudien kitarakoa behartuko zutela, baina ez zuten partida amaitzen asmatu, eta urdinek bigarren puntua eta partida eskuratu zituzten. 1-0, 1-1, 1-4, 2-4, 2-2, 2-7, 7-7, 7-9, 9-9, 12-9, 12-11, 13-11, 13-13 eta 13-15.