Gozatzeko jaialdia izan da Lazkaon

  • 2019-10-08

Larunbatean bertan Lazkaon ere jaialdia izan zen, eta gozatzeko horietakoa izan zen, gainera. Hasteko, Mutilen Xisterako Kadeteen Zirkuituko kinielak jokatu ziren. Bi izan ziren 15era, eta aurrenekoa Dottax-Uretak irabazi zuten, eta bigarren Rodriguez-Laquidain sailkatu ziren 14rekin. Bigarren kinielan, berriz, Agirre eta Pagoaga izan ziren onenak. Bigarren, Garcia eta Ibar sailkatu ziren.

Ondoren jaialdia jokatu zen. Hasteko, mutilen maila nagusiko partida izan zen.  Arbe-D.Mandiola 0 Kosme-J.Mandiola 2 (13-15 eta 7-15).  Lehen jokoa polita izan zen, berdinketa ugarirekin, nahiz eta gorriak ia beti aurretik ibili ziren. 13-13 izan zen azkeneko berdinketa, eta ondoren erabaki zuten Kosmek eta Jon Mandiolak.

Bigarren jokoan urdinak aurretik aritu ziren bosnako berdinketara arte. Lehen zati hau berdindua izan zen, baina gero Kosme eta Jon Mandiola erabat nagusitu ziren.

Amaitzeko nesken maila nagusiko partida izan zen, eta bertan Aldazabal-Calvo 2-0 gailendu ziren Arakistain-Lizardiren aurka (15-7 eta 15-12). Lehen jokoan Aldazabalek eta Calvok hasieratik egin zuten ihes. 3-0 jarri ziren hasi bezain pronto, eta hortik aurrera kontrolpean izan zuten jokoa.

Bigarren jokoa askoz era orekatuagoa izan zen, berdinketa ugarirekin, eta neurketa ez zen apurtu hamarnako berdinketara arte. Hortik aurrera nagusitu ziren gorriak.

Emaitzak ikusi Argazki bilduma ikusi