Goixerri III.a Miamira doa

  • 2020-11-27

Aratz Mendizabal Goixerrik bere anai zaharraren bidea hartuko du, eta Ameriketako Estatu Batuetara joango da, baina Miamira doa. Bere anaia Ekaitz Danian ari da jokatzen.

Goixerri III.ak bi hilabeteko kontratua sinatu du, tarte horretan jokatzen baitira kinielak Miamin. Abenduaren 1ean ekingo dio bere jardunari. Pilotari oso gaztea da, 2001ean jaiotakoa da, eta duen maila eta etorkizuna izugarriak dira. Pasa den denboraldian Antxonekin batera jokatuz irabazi zuen Xisterako Zirkuitua, eta aurten bertan, aurrelari bizkaitarrarekin Xistera Mastersa irabazi zuen.