Goixerri – Elkorobarrutia eta Agirre – Olazagasti, Zumaiako irabazleak

  • 2018-12-03

Ostiral gauean amaitu zen Zumaiako Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoa, eta bertan Agirre-Olazagasti gazteetan, eta Goixerri-Elkorobarrutia maila nagusian, izan ziren onenak.

Gazteak

Etchegaray – Segurola 0 / Agirre – Olazagasti 2 (11-15 eta 14-15)

Lehen jokoa oso polita izan zen emozioz beterikoa. Gorriak aurretik ibili ziren markagailuan zatirik gehienean, baina azkeneko bost tantoetan erabaki zen neurketa. 10nako berdinketaren ostean, Agirrek eta Olazagastik 1-5eko partziala lortu zuten. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 6-3, 6-4, 8-4, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-12, 11-12 eta 11-15.

Bigarren jokoan emozioa azkenerarte egon zen, baina lehenengoaren kontrakoa izan zen. Oraingoan Agirre eta Olazagasti partida osoan zehar aurretik ibili ziren, baina inoiz tarte handirik lortu gabe, eta azkenean Etchegarayk eta Segurolak 14na berdintzea lortu zuten. Hala ere, seta eta finala urdinek amaitu zuten. 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-7, 3-7, 3-8, 5-8, 5-9, 6-9, 6-10, 7-10, 7-11, 10-11, 10-12, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 14-14 eta 14-15.

Maila nagusia

Goixerri – Elkorobarrutia 2 / Aaron – Uranga 0 (15-12 eta 15-7)

Goixerrik eta Elkorobarrutiak aise irabazi zuten Zumaiako finala. Goixerri izan zen finaleko protagonista nagusia. Mutrikuarra joko ikaragarriarekin dago, eta bera horrela dagoenean oso zaila da aurre egitea. Gainera, atzean, Elkorobarrutiak ere primeran lagundu zion.

Hala ere, lehen jokoan erdirarte emozioa izan zen, baina zortzinako berdinketaren ostean neurketa gorriek apurtu egin zuten euren alde. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 7-7, 8-7, 8-8, 10-8, 10-9, 11-9, 12-9, 12-10, 13-10, 13-11, 14-11, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoan ez zen kolorerik egon. Gorriek berehala egin zuten ihes, eta neurketa erabat kontrolpean izan zuten. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 9-4, 9-5, 11-5, 11-6, 14-6, 14-7 eta 15-7.

Tolosako kanporaketak

Tolosako Ugarein Xistera Zirkuitoko, Elolaren Oroimenezko Torneoko kanporaketak ere asteburu honetan jokatu dira. Igande eguerdian jendeak erantzun oso polita eman zion finalerdiak ikusteko. Kiniela erara jokatu ziren kanporaketak, eta gazte mailan Berge eta De Betelu izan ziren irabazleak. Bigarren, berriz, Arrillaga eta Iturralde sailkatu ziren, eta bi bikote hauek jokatuko dute datorren larunbat eguerdiko finala. Maila nagusian, berriz, Antxon eta Manci atera ziren garaile, eta bigarren, berriz, Anton eta Sanchez. Bi bikote hauek jokatuko dute finala.