Giro ederrean ospatu dira Irurako topaketak

  • 2020-02-17

Pasa den larunbatean giro ederrean ospatu ziren Irurako pilotalekuan Tolosaldeko hainbat ikastetxeekin egindako topaketak. Eskola Kirolak jardunaldien barruan egin ziren LH3 eta LH4ko umeekin, bi txandetan banatuta. Bertan izan ziren Amezketako, Irurako, Anoetako, Alegiko, Ibarrako Uzturpe, eta Tolosako Laskorain, Samaniego eta Herrikideko umeak.

Tolosako Beotibar elkarteko kideek eraman zuten kudeaketa, eta tartean izan zen baita ere Iñaki  Goikoetxea puntista handia. Bertaratu ziren 175 umeek primeran pasatu zuten zesta ezagutu eta berarekin gozatuz, eta denen artean larunbat goiz bikaina igaro zuten.