Giro ederra Logroñoko jaialdian

  • 2018-12-07

Logroñok berriro ere, eta urte batzuren ostean, zestarekin eta zestaz gozatu ahal izan zuen. Xisterak eta Errioxako Federazioak Las Gaunas pilotalekuan antolatutako jaialdian jendeak gozatu zuen, eta amaieran egin ziren ate irekietan, asko izan ziren harmailetatik jaitsi eta zesta probatu eta bertatik bertara ezagutu nahi izan zutenak.

Hasteko, mutilen partida jokatu zen, eta bertan Goitiandiak eta Mandiolak 30 eta 15 hartu zituzten mendean Arrillaga eta Iparragirre. Azken honek ordezkatu zuen min hartuta zegoen Mendizabal. Urdinak bikain hasi ziren, eta markagailuan aurretik ere izan ziren, aldetxoa lortuta, 4-7 eta 5-8, baina gorriek 14-0ko partzial bat sartu zuten, eta neurketa euren oso alde jarri zuten. Hortik aurrera norgehiagoka bikain kudeatu zuten garaipen erosoa lortzeko. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 4-7, 5-7, 5-8, 8-8, 19-8, 19-9, 27-9, 27-11, 29-11, 29-12 eta 30-12.

Jarraian jokatu zen nesken partida, eta bertan Ortiz de Mendibilek eta Lizardik 30-14 irabazi zieten Jauregiri eta Merinori. Zazpigarren tantora arte, partida orekatua izan zen, berdintasuna izan baitzen nagusi bai jokoan eta baita markagailuan ere, baina hortik aurrera gorriak aldea ateratzen hasi ziren, eta partidaren erdirako zuten abantaila kontuan hartuta, emaitza hori ederki kudeatzen jakin zuten, garaipena erdiesteko. 0-1, 1-1, 3-1, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 15-7, 15-8, 15-9, 16-9, 16-11, 19-11, 19-13, 21-13, 21-14 eta 30-14.

Irudi bilduma ikusi