Gasteizen ari dira berriro ere entrenatzen

  • 2020-12-23

Gasteizko Olabe pilotaleua itxita egon zen egin beharreko berrikuntzetarako, eta ondoren gaitza dela-eta ere, bertako pilotariek arazo asko izan dituzte bertan entrenatzeko, baina jadanik ari dira bertan lanean.

´´Berrikuntzak uztailean amaitu zituzten, baina kontua izan zen Udalak amaiera hori sinatu behar zuela eta hori irailean egin zuela´´, dio Gasteiz Jai Alai Elkarteko pilotaria den eta Xisterarekin aritzen den Aaron Gonzalez de Matauco pilotariak. ´´Ondoren, ordea, ezin izan genuen entrenatu. Nahiz eta profesionalak edo erdi profesionalak entrenatzeko baimena iritsi zen, guri ez ziguten ematen. Del Riok eta biok egin genuen eskaria, baina ezinezkoa zen´´, dio Aaronek.

Okerrena gero etori zen. ´´Bakarrik eskaera egitea ezinezkoa zela esan ziguten, etxeko norbaitekin izan behar zuela. Beraz, nik nire amarekin hartu behar nuen pilotalekua, baina ez pilota ez eta zesta ere ezin genituen erabili. Beraz, ezinezkoa izan zen entrenatzea´´, ekartzen du gogora Aaronek.

Hala ere, dena pasatu da, eta jadanik normaltasunez hasi dira. ´´Jadanik federatu guztiak egin ditzazkegu gure entseguak, eta badirudi normaltasunera itzuli garela. Kadeteetatik aurrera denak ari gara entrenatzen, eta berri ona da´´, esaten du Gonzalez de Mataucok.

Hala ere, frontoia itxita egon den bitartean, berak entrenatzen jarraitu duela esaten du. ´´Azken batean gu zortekoak izan gara. Ni Markina-Xemeingo taldearekin jarri nintzen harremanetan eta han entrenatu ahal izan dut. Del Rio Durangon aritu da, baina gazte eta gaztetxo pila bat egon dira entrenatu ezinik, eta hori berri oso txarra da. Izan ere, lehendik zalantzekin dabiltzanak uztera bultatzen dituzu´´, esaten du.

Zorionez, Gasteizko Olabe berriro ere martxan dago, eta horrekin Gasteizko Elkarteko pilotariak berriro ere egoera honek uzten duen normaltasunaren barruan aritu ahal izango dira.