Faboritoek ez dute hutsik egiten Xisterako Mutilen Zirkuituan

  • 2019-11-05

Mutilen Xistera Zirkuituko jardunaldia Berriatuan jokatu zen, eta hiru mailetan ez zen ezusterik izan. Lehiaketa hau ere amaierara iristen ari da, eta faboritoek ez dute euren maila jaisten. Lehen Mailako aurreneko kiniela Zuloagak eta Urangak irabazi zuten, eta bigarren sailkatu zen Gaizka-Goixerri bikotea 11-rekin. Bigarrengoa, berriz, Antxon-Goixerrik irabazi zuten, eta bigarren Gaizka-Uranga sailkatu zen 12rekin.

Bigarren Mailan, Vidal eta Olazagazti izan ziren aurreneko kiniela irabazi zutenak, eta bigarren, berriz, Ibañez-Iparragirre sailkatu ziren 13rekin. Bigarren kiniela, berriz, Galletebeitiak eta Aguasek irabazi zuten, eta bigarren postuan, berriz, Ibañez eta Olazagazti sailkatu ziren 14rekin.

Azkenik Hirugarren Mailan hiru kiniela jokatu ziren, eta 10 tantoko kinielak jokatu ziren. Lehenengoan, Bonin eta Iriondo izan zen garaipena lortu zuen bikotea, eta bigarren Garat eta Samuel Rodriguez sailkatu ziren 9rekin. Bigarrena, Bonin-San Josek irabazi zuten, eta bigarren Garat-Iriondo sailkatu ziren 8rekin. Azkenekoa Urrestik eta Basterretxeak eraman zuten eta Egañak eta Cabanillasek lortu zuten bigarren postua 7rekin.

Kadeteak ere Berriatuan izan zuten euren jardunaldia, eta 15era bi kiniela jokatu zituzten. Aurrenekoa Olabarria-Abel Rodriguezek irabazi zuten, eta bigarren Saizar-Ibar sailkatu ziren 11rekin. Azkeneko kiniela Garcia-Abel Rodriguezek irabazi zuten, eta bigarren berdinduta geratu ziren Bilbao-Lopez de Suso eta Dottax-Ureta, 13rekin.

Argazki bilduma ikusi Emaitzak kontsultatu