Ezagutzen dira Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren faseko finalak jokatuko dituzten pilotariak

  • 2019-07-29

Ezagutzen dira jadanik  abuztuko azkeneko egunean Donibane Lohizunen jokatuko diren Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren faseko finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak. Antxon eta Iturralde, Gonzalezen eta Goixerriren aurka arituko dira Lehen Mailan; Urrutia-Sorozabal eta Ibañez-Olazagazti, Bigarren Mailan, eta Eñaut Urreisti-Larrazabal eta Libois-Alberro, Hirugarren Mailan.

Kanporaketetako azkeneko jardunaldia Mutrikun jokatu zen, giro bikainarekin, harmailek sarrera bikaina izan baitzuten. Kinielak ere bikainak atera ziren. Maila handiko tantoak ikusiz, eta zaleek gozatu ederra hartu ahal izan zuten.  Lehen mailan, Aurreneko kiniela Alberro-Goixerrik irabazi zuten, eta bigarren Antxon-Andonegi eta Aaron-Iturralde, 14rekin,  geratu ziren. Bigarrengoan, berriz, Gonzalez-Manci izan ziren onenak, eta bigarren Antxon-Uranga geratu ziren, 14rekin.

Bigarren Mailan, aurrenekoa Ibañez-Olazagaztik irabazi zuten, eta bigarren Arrillaga-Ourthe geratu ziren 13 tantorekin. Bigarrengoa Vidal-Aguasek irabazi zuten, eta bigarren Ibañez-Garat, 13rekin geratu ziren.

Hirugarren Mailan, Arrillaga-Basterretxearentzat izan zen aurreneko kiniela, bigarren Lekube-Larrazabal eta Egaña-San Jose, 6 punturekin utziz. Bigarren kinielan, Marchiset-Larrazabal nagusitu ziren, eta bigarren Urreisti anaiak 9rekin geratu ziren.

Argazki bilduma ikusi Emaitzak kontsultatu Sailkapena kontsultatu