Elorrioren Oroimeneko Torneoak finalak prest ditu

  • 2019-07-09

Jokatu dira Markina Xemeinen Elorrioren Oroimenezko Torneoko finalerdiak, eta uztailaren 20an jokatuko diren finalak prest daude. Lehen faseko lehen sailkatuak zuzenean sartu ziren finalean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatu behar izan dituzte finalerdiak. Neurketa hauek joan den ostiralean jokatu ziren.

Gazte mailan, Zelaiak eta Basterretxeak lortu dute jokoan zegoen txartela, Eñaut eta Iriondo 24-30 mendean hartuta. Bigarren Mailakoan, berriz, Alex Goitiandiak eta Danel Mandiolak lortu zuten txartela, Urrejolari eta Undari 30-13 irabazita, eta azkenik, maila nagusian, Cosmek eta Mancik lortu zuten txartela, Gaizka eta Ibarluzea 30 eta 23 mendean hartuta.

Horrela, finalak, uztailaren 20an jokatuko dira Uni pilotalekuan, 19.00etan hasita. Gazte mailan, Arakistain eta Oier, Zelaiaren eta Basterretxearen aurka neurtuko dira. Bigarren Mailan, Aaron eta Atain II.a arituko dira, Alex Goitiandiaren eta Danel Mandiolaren aurka, eta maila nagusikoan, berriz, Hormatxea eta Ibarluzea, Cosmeren eta Manciren aurka. Hormaetxearekin batera Etxebarrietak jokatu behar zuen finala, baina azken hau Ameriketako Estatu Batuetan da une honetan, eta bere ordez Ibarluzea arituko da.