Ekhik bere hirugarren titulua nahi du Xisterak Nafarroan izango duen lehen hitzorduan

  • 2016-08-05

Zirkuitua Cabanillasera helduko da eta bertan, bihar larunbatean, eta etzi igandean, finalerdiak eta finalak jokatuko dira

Ekhi arabarra Xistera Zirkuituko bere hirugarren garaipen jarraian lortzen saiatuko da asteburu honetan bertan Cabanillasen, izan ere, aurreko bi hitzorduetan, Markinan eta Andoainen, hain zuzen ere, titulua eskuratu zuen, Antxon Alberdi eta Jagoba Narbarte, hurrenez hurren, aurrean zuela.

Ekhik beste 15 pilotariekin borrokatuko du Xisterak Nafarroan antolatzen duen lehenengo, baina ez azkenengo txapelketan, izan ere, irailaren azken egunetan beste torneo bat antolatuko da Noainen. Gazte mailari dagokionez, Markinan Goixerri-Laborde atera ziren garaile, baina horiek atsedena izango dute aste honetan. Hala ere, Andoaingo txapelak eskuratu zituzten Etcheberry-Montamat egongo dira lehiaketa honetan.

Finalerdiak bihar, larunbatean, ospatuko dira Cabanillasen, 19:00etatik aurrera eta ohikoa denez, jaialdia hasteko, zortzi bikotek jokatuko dute gazte mailako kiniela. Segidan, nagusi mailako txanda helduko da, bi kasutan hamabost tantora arituko dira pilotariak eta lehen bi sailkatuak finalean sartuko dira.

Hauek igandean, 11:30retatik aurrera izango dira ikusgai eta jardunaldiari giro bikaina emateko, kalejira bat egongo da, erraldoiak eta dantzariekin. Zirkuitu osoan gertatu denez, bi finalak streaming bidez emitituko dira zuzenean Interneten, www.xistera.eus web orria eta Xisterako Facebook eta Twitterreko profilen bitartez.


Ekhi busca el triplete en la primera cita navarra de Xistera

El Circuito llega a Cabanillas, donde mañana sábado y el domingo tendrán lugar las semifinales y las finales

El alavés Ekhi buscará este fin de semana en Cabanillas el que sería su tercer triunfo consecutivo en el presente Circuito Xistera, puesto que en las dos anteriores citas, celebradas en Markina y en Andoain, obtuvo el título con Antxon Alberdi y Jagoba Narbarte, respectivamente, como delanteros.

Ekhi luchará junto con otros 15 pelotaris en la que será la primera competición que organiza Xistera en Nafarroa y que no será la última, puesto que a finales de septiembre tendrá lugar otro campeonato en Noain. En lo que respecta a la categoría juvenil, los campeones en Markina Goixerri-Laborde tendrán descanso, pero sí que se podrá ver en acción a Etcheberry y Montamat, quienes conquistaron las txapelas en el torneo de Andoain.

Las semifinales tendrán lugar mañana sábado en Cabanillas a partir de las 19:00 horas y, como viene siendo habitual, primero se disputará la quiniela de juveniles, también con ocho parejas, y seguidamente llegará el turno para los senior. En ambos casos, la serie se disputará a quince tantos y los dos primeros equipos clasificados accederán a la final.

Éstas están anunciadas para el domingo a las 11:30 horas y vendrán precedidas de una kalejira con gigantes y dantzaris, quienes dotarán de ambiente a la jornada. Tal y como ha venido sucediendo a lo largo de todo el circuito, las dos finales serán emitidas en directo vía streaming a través de www.xistera.eus y de los perfiles de Xistera en Facebook y Twitter.