Donibane Lohizunen jokatuko da Interjaiko bigarren jardunaldia

  • 2019-10-02

Xisterako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldia larunbatean jokatuko da Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, 15.00etan hasita. Aurreneko neurketan, Laloo-Manci, Zuloaga-Urielen aurka arituko dira. Bi bikote hauek galdu egin zuten lehen jardunaldian, eta Txapelketa hasi bakarrik egin baldin bada ere, aurrera begira goian ibili ahal izateko irabaztera behartuta daude.

Ondoren, Etcheberry eta Ibarluzea, Gaizkaren ordez arituko den Bailoren eta Elkorobarrutia I.aren aurka arituko dira. Hemen bi bikoteak egoera ezberdinean daude. Etcheberryk eta Ibaraluzeak irabazi egin zuten lehen saioan, eta Gaizkak eta Elkorobarrutia I.ak galdu. Bikote honetan Gaizkak ezin du aritu asteburu honetan, eta Bailo izango da bere ordezkoa.

Azkenik, Aaron eta Zugaitz, Antxonen eta Urangaren aurka arituko dira. Elkorobarrutia II.a ez da oraindik osatu, eta bigarren jardunaldi honetan ere Urangak ordezkatuko du. Bi bikote hauek lehen jardunaldian irabazi egin zuten.

Donibane Lohizune, larunbata urriak 5, 15.00, Xisterako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldia:

  • Laloo-Manci / Zuloaga-Uriel
  • Etcheberry-Ibarluzea / Bailo-M. Elkorobarrutia
  • Aaron-Zugaitz / Antxon-Uranga

Lazkao

Larunbatean Lazkaon ere jaialdia izango da. 16.15etan hasiko da, eta aurrena Kadeteen Xisterako Zirkuitua izango da, eta bi kinielak jokatuko dituzte 15era. Ondoren, Xisterako mutilen eta nesken maila nagusiko pilotariekin jaialdia izango da. Mutiletan, Arbe eta Danel Mandiola, Kosmeren eta Jon Mandiolaren aurka arituko dira. Ondoren nesketan, Aldazabal eta Calvo, Arakistainen eta Lizardiren aurka arituko dira.

Lazkao, larunbata, urriak 5, 16.15, Xisterako Kadeteen Zirkuituko bi kiniela eta ondoren Maila nagusiko partidak:

  • Mutilak: Arbe-D. Mandiola / Kosme-J. Mandiola
  • Neskak: Aldazabal-Calvo / Arakistain-Lizardi

Neskak Donibane Lohizunen

Eta asteburu luze honi amaiera emateko, Donibane Lohizunen izango da Xisterako Nesken Topaketa. Hirugarren jardunaldia izango da 10.00etan hasita, Maurice Ravel pilotalekuan. Orain arte bezala, kinielak, partidak era tradizionalean eta partidak jokoetara izango dira. Berriro ere zestak eskaintzen dituen jokatzeko era ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.