Donibane Lohizuneko eta Lekeitioko UGAREIN torneoek badituzte euren txapeldunak

  • 2018-09-10

Xistera UGAREIN zirkuitoko bi torneo amaitu dira asteburu honetan, Donibane Lohizunekoa eta Lekeitiokoa, eta badituzte jadanik bi lehiaketa hauek euren txapeldunak. Vidal eta De Betelu, gazteetan, eta Antxon-Manci, maila nagusian, izan dira Donibane Lohizuneko txapeldunak. Gonzalez-Galletebeitia, gazteetan, eta Goixerri-Ibarluzea, maila nagusian, berriz, Lekeition.

Donibane Lohizune

Pasa den astean jokatutako kanporaketako lau irabazleak izan ziren aurrez aurre, Campos Berri pilotalekuan, eta bertako harmailetan 700 ikusletik gora batu ziren neurketa hauek ikusteko asmoarekin.

Maila nagusiko finala

Antxon – Manci 2 / Iturruno – Zugaitz 0 (15-6 eta 15-7)
Ez zen final ikusgarria izan, hasieratik hartu baitzuten gain Antxonek eta Mancik, eta aurkariei ez zieten inongo aukerarik eman. Berritxukoak eta Mutrikukoak erabateko nagusitasuna izan zuten lehen joko honetan. 3-0, 3-1, 4-1, 8-1, 8-2, 8-3, 10-3, 10-4, 13-4, 13-6 eta 15-6.

Bigarren jokoan, Iturrino eta Zugaitz izan ziren markagailuan aurretik jarri zirenak, eta lehenengo sei tantoetan eusteko gai ere izan ziren, baina hortik aurrera berriro ere faboritoek gain hartu zuten, eta eurentzat izan zen garaipena. 0-1, 1-1, 1-3, 3-3, 4-3, 4-3, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 14-6, 14-7 eta 15-7.

Gazte mailako finala

Jouanteguy – Oyhenard 0 / Vidal – De Betelu 2 (12-15 eta 14-15)
Zuberotarrak ziren garaipena lortzeko faboritoak, eurak irabazi baitzuten kanporaketa eta itxura bikaina emanez, baina oraingoan urduritasunak eragin zien biei, eta ez zuten erakutsi zuten guztia, batez ere Oyhenardek. Lehen jokoan aurretik hasi ziren, baina berehala hartu zieten abantaila Vidalek eta De Beteluk eta alde txikia izan arren, ederki kudeatu zuten lehen puntua lortu ahal izateko. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-5, 3-5, 3-6, 4-6, 4-7, 5-7, 6-7, 6-9, 7-9, 7-10, 8-10, 8-11, 11-11, 11-12, 12-12 eta 12-15.

Bigarren jokoko zatirik handienean Mauleko bikotea izan zen aurretik markagailuan, baina azkeneko unean markagailua irauli egin zuten lapurtarrak eta bizkaitarrak, joko oso orekatu baten ostean, eta eurentzat izan zen seta, eta baita garaipena ere. 2-0, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-6, 6-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-10, 11-10, 11-11, 12-11, 12-1212-13, 13-13, 13-14, 14-14 eta 14-15.

Irudi bilduma ikusi

Lekeitio

Lekeition larunbatean izan ziren kanporaketak, eta larunbateko kinieletako maila bakoitzeko bi bikoterik onenek lortu zuten igandeko finaletan sartzea. Kinielak oso estuak izan ziren, bikoteen artean berdintasun handia izan baitzen.

Maila nagusiko finala

Goixerri – Ibarluzea 2 / Urriolabeitia – Ourthe 0 (15-12 eta 15-11)

Aurreikuspenak bete egin ziren eta Goixerrik eta Ibarluzeak irabazi zuten torneoa, baina lan asko egin behar izan zuten, nahiz eta bi jokoetan eraman garaipena. Urriolabeitiak eta Ourthek lan bikaina egin zuten, eta une askotan oso estu hartu zituzten euren aurkariak.

Lehen setean berdintasuna izan zen jokoan eta markagailuan, eta bederatzinako berdinketaren ostean apurtu zen gorrien alde. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-7, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 11-9, 11-10, 13-10, 13-11, 14-11, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen, berriro ere sekulako berdintasuna egon baitzen, baina oraingoan zortzinako berdinketaren ostean apurtu zen jokoa, eta berriro ere gorrien alde. 0-1, 1-1, 3-1, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 7-7, 8-7, 8-8, 12-8, 12-11 eta 15-11.

Gazte mailako finala

A. Galletebeitia – Mandiola 1 / Gonzalez- P. Galletebeitia 2 (11-15, 15-11 eta 4-5)

Final ederra izan zen, eta azkeneko jokoko azkeneko tantoan erabaki zen finala, ez dago gehiago eskatzerik. Gorriak hasi ziren agintzen aurreneko jokoan, baina zortzinako berdinketa lortu ostean, urdinak pasatu ziren agintzera eta azkenean eurak lortu zuten aurreneko jokoa eramatea. 3-0, 3-2, 6-2, 6-4, 8-4, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-14, 11-14 eta 11-15.

Bigarren setean gorriek ez zuten aurrenekoan gertatu zena gertatzerik nahi, eta Aitzol Galletebeitiak, bere saskiarekin arazoren bat izan bazuen ere, agindu egin zuten. Markagailuan agindu egin zuten, eta amaieran berdinketa lortu eta kitarako jokoa behartu zuten. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 7-3, 7-5, 8-5, 8-6, 10-6, 10-7, 11-7, 12-8, 13-8, 13-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.

Kitarakoan, berriz, emozioa ikaragarria izan zen, bi bikoteetako edozeinek izan baitzuen garaipena lortzeko aukera, baina azkeneko tantoa urdin joan zen, eta eurek eraman zuten torneoa. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, eta 4-5.

Irudi bilduma ikusi

Mutriku

Mutrikun berriz, larunbat eguerdian jokatu ziren kanporaketak kiniela erara, betiko moduan, 15era. Maila nagusian Aaron Gonzalez de Matauco eta Manci izan ziren nagusi. Hasieratik sekulako aldea lortu zuten, eta eurentzat izan zen lehen postua. Bigarren Zuloaga eta Lazaro sailkatu ziren eta eurak ere jokatuko dute finala. Gazte mailan, Perez eta Mendizabal jaun eta jabe izan ziren, lehen postua lortuz, eta bigarren Arrillaga eta Iparragirre sailkatu ziren, eta bi bikote hauek jokatuko dute datorren larunbat gaueko finala.