Donibane Garazin etorkizuna segurtatu nahi dute

  • 2021-02-12

Donibane Garaziko Goizeko Izarra elkartean zestak orain baino une hobeagoak eta gozoagoak bizi izan ditu, baina Nafarroa Behereko taldean lanean jarraitzen dute zesta eutsi eta indartu nahirik.

´´Une honetan beterano mordo bat ari gara, eta seniorretan bi besterik ez ditugu; Urrutia eta Harionordoki. Gero, hurrengo multzoa, 20 pilotari ingurukoa, 10 eta 6 urte bitartekoak dira. Beraz hor zulo handi bat daukagu´´, esaten du Michel Cavierrek, klubeko ordezkariak.

´´Hemen 12 urte inguru bitarte oso gustura aritzen dira, baina adin horretan errugbirako pausoa ematen dute. Errugbiak indar handia dauka, eta zaila da harekin lehiatzea´´, esaten du Cavierrek. Hala ere, une honetan dugun gaztetxo multzo horrekin badugu jarraituko duten itxaropena. Oso lagunak dira, eta zesta oso gustukoa dute. Uste dugu gehienak jarraituko dutela´´, eransten du.

Une honetan dituzten pilotarien artean, Urrutiarekin itxaropen handiak dituzte. ´´Pilotari oso ona da, baina gainera ilusioa izugarria dauka, eta baita nahia eta gogoa ere. Harinordoki ere oso ona da, baina udan ez zuela jarraituko esan zigun. Dena dela, urte oso zaila ari da izaten eta dena ulertu behar da. Une honetan ezin dugu entrenatu ere egin, eta dena irekitzen dutenean, itzuliko denaren itxaropena badugu´´, esaten du Cavierrek.

Mutilak badituzte, baina neskarik ez. ´´Neskarik ez daukagu, bat bera ere ez. Lehen esan dut mutilak errugbira doazaela, baina neskak, berriz, eskubaloira. Dena dela, gustatuko litzaiguke neskak ere gurean izatea´´, dio Michelek.

Eskua izan dute askotan lehikaiderik handiena, baina une honetan ez dela horrenbeste dio. ´´Garai batean bai, eskuak eramaten zizkigun pilotariak, baina orain ez dut uste, beraiek ere gure arazo bera dute. Behin adin bat dutenean haiek ere errugbira doaz´´, esaten du Michelek. Donibane Garazin garbi daukate lanean jarraituko dutela zestari eusti, eta indartzeko itxaropen osoarekin.