Donibane Garaziko Goizeko Izarrak bat egiten du Xisterarekin

  • 2016-07-20
  • Los pelotaris, antes de empezar la quiniela en Durango

Kluba 1921ean sortu zen, eta zesta puntaz 1977an hasi ziren

Zesta punta harrobitik bultzatzeko Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren laguntzaz sortutako Xistera proiektuak beste kide bat izango du, Donibane Garaziko Goizeko Izarrak, hain zuzen ere.

Elkartea 1921ean sortu zen eta zesta puntaz 1977an hasi ziren bertan, baina orain, Michel Biurrarena klubeko arduradunak dioenez, “arazo bat daukagu, izan ere, entrenatzeko erabiltzen dugun Bil-Tokia frontoian lanak egiten ari dira”, Hala ere, Goizeko Izarrak infantil, kadete eta gazte mailako pilotariak baditu bere barnean.

Zentzu horretan, Michelek aurtengo Xistera Zirkuituan parte hartzeko beranduegi dela onartzen du, baina “hurrengo urtean, ala hemendik bi urtera, puntistak izango ditugu”, Euskal Herriko beste hainbat klubeko ordezkarien kontra lehiatzeko.

Donibane Garazitik Christophe Olha bezalako puntista handiak irten dira eta nahiz eta orain bertan ez jokatu, bertan eman zituen bere lehenengo pilotakadak. Era berean, orain dela bi urte, Thomas Urrutiak infantil mailako Frantziako titulua eskuratu zuen, harrobiarekin egiten ari diren lan ona frogatuz.

Goizeko Izarrak kontuan hartuz, Iparraldek baditu hiru klub Xistera proiektuan, Donibane Lohizuneko Luzean eta Guétharyko Olharroa dagoeneko barruan daudelako.


Goizeko Izarrak, de Donibane Garazi, se une a Xistera

El club se fundó en 1921 y cuenta con cesta punta desde 1977

El proyecto Xistera, promovido desde la Federación de Euskadi de Pelota Vasca para impulsar la cesta punta desde la base, contará con un nuevo miembro, como es el club Goizeko Izarrak de Donibane Garazi.

La entidad se fundó en 1921 y estrenó su sección de cesta punta en 1977, aunque ahora “tenemos el problema de que el frontón Bil-Tokia, en el que entrenamos, está en obras”, nos indica su responsable Michel Biurrarena. Pese a ello, Goizeko Izarrak cuenta en sus filas con pelotaris de categoría infantil, cadete y juvenil.

De hecho, Michel añade que, aunque ya es tarde para tomar parte en el presente Circuito Xistera, “en uno o dos años contaremos con puntistas que podrán competir” con los representantes de los distintos clubes de Euskal Herria.

De Donibane Garazi han salido pelotaris de la talla de Christophe Olha, que aunque ahora no milita en la entidad, sí que se inició allí, mientras que hace dos años, Thomas Urrutia conquistó el título de Francia en la categoría infantil, lo que demuestra la buena labor que se está llevando a cabo con la cantera.

Con la entrada de Goizeko Izarrak ya son tres los clubes de Iparralde que se incluyen en la estructura de Xistera, después de las inclusiones de Luzean, de Donibane Lohizune, y de Olharroa, de Guéthary.