Denak finalerdiei eta final handiari begira jarri dira

  • 2019-12-09

Tolosako Beotibarren jokatu ziren Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren faseko finalak, Jose Inazio Elolaren Oroimenezkoa. Antxon-Uranga, Urrutia-Ohyenard eta Libois-San Jose izan ziren irabazleak. Fase guztiak amaituta, Xisterako Zirkuituak amaitzeko finalerdiak eta final handiak falta dira. Honela, Antxon-Goixerri, Lehen Mailan, Ibañez-Olazagazti, Bigarren Mailan, eta Urreisti-Del Rio, Hirugarren Mailan, izan dira zuzenean final handira sailkatu direnak.

Aaron-Uranga, Gonzalez-Manci, Arbe-Mandiola, Lehen Mailan, Urrutia-Garat, Vidal-Sorozabal, Garcia-Goitia, Bigarren Mailan, eta Egaña-San Jose, Libois-Iriondo eta Arakistain-Basterretxea, Hirugarren Mailan, Xistera Zirkuituko finalerdietara sailkatu dira.

Lehen maila

Antxon – Uranga 2 / Gaizka – Goixerri 0 (15-9 eta 15-10)

Antxon eta Uranga ziren irabazteko faboritoak, eta hasieratik argi eta garbi utzi zuten hori, jokoan jaun eta jabe izan ziren. Azkar jarri ziren 4-0 markagailuan, eta hortik aurrera neurketa kontrolpean izan zuten. 4-0, 4-2, 5-2, 5-3, 7-3, 7-4, 11-4, 11-5, 12-5, 12-7, 14-7, 14-9 eta 15-9.

Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen, azkar egin baitzuten ihes markagailuan, eta berriro ere alde horrek neurketa ongi kudeatzeko aukera eman zien gorriei. 2-0, 2-1, 5-1, 5-2, 6-2, 6-5, 7-5, 7-6, 10-6, 10-7, 12-7, 12-9, 14-9, 14-10 eta 15-10.

Bigarren maila

Urrutia – Ohyenard 2 / Galletebeitia – Garat 0 (15-4 eta 15-11)

Lehen jokoan oso nagusi izan ziren gorriak. Azkar egin zuten ihes eta arazorik gabe batu zuten lehen puntua. 2-0, 2-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 8-3, 8-4 eta 15-4.

Bigarrengoan urdinak agintzen hasi ziren, baina 11-11ko berdinketatik aurrera gorriek amaitu zuten finala. 0-3, 2-3, 2-6, 5-6, 5-7, 7-7, 8-7, 8-8, 8-10, 10-10, 10-11, 11-11 eta 15-11.

Hirugarren maila

Libois – San Jose 2 / Arakistain – Iriondo 0 (15-13 eta 15-11)

Lehen jokoan urdinak hobeto hasi ziren, markagailuan une askotan aurretik izan ziren, baina unerik garrantzitsuenean, gorriek buelta eman eta lehen puntua batu zuten. 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 2-5, 3-5, 3-7, 4-7, 4-9, 7-9, 7-10, 10-10, 11-10, 11-11, 12-11, 12-12, 13-12, 13-13 eta 15-13.

Bigarrengoan, Liboisek eta San Josek hasieratik erakutsi nahi izan zuten eurak zirela faboritoak, eta ez zuten barkatu, garaipena erdietsiz. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 5-3, 5-5, 5-7, 7-7, 11-7, 11-8, 12-8, 12-11 eta 15-11.

Argazki bilduma ikusi Emaitzak ikusi