Cosmek titulua bilatuko du bere hirugarren finalean

  • 2016-09-16
  • Cosme-Del Río, antes de disputar la semifinal de Mutriku

Del Riorekin batera, Bailo-Antonen kontra arituko da Mutrikuko biharko lehian (22:00etan)lead]

Cosme Agirre zumaiarrak Xistera Zirkuituko bere lehenengo txapela bilatuko du, abuztuan Cabanillasen eta ekainean Durangon jokatutako finalak galdu ondoren. Azken herri honetan, bihar Mutrikuko Miruaitz frontoian (22:00etan) bere atzelaria izango den Julen Del Rio gasteiztarrarekin osatu zuen bikotea.

Pilotarien kalitateaz gain, neurketako interesgune bat lau herrialde ezberdinetako puntistak ikustea izango da, Cosme gipuzkoarra baita, Julen arabarra, eta bere aurkarien aldetik, Iñaki Bailo naparra delako eta Antón Gandiaga, bizkaitarra. Azken bi hauek lehenengo aldiz sailkatu dira Zirkuituko final baterako eta finalerdietan eskainitako irudi ona dela eta, oso partida ikusgarria eta emozioz beterikoa aurreikusten da.

Biharko jaialdirako, ohikoa zen partiden sistema ahaztu eta Mutrikuko kantxa honetan 15 tantorako bi set jokatuko dira. Berdiketa izanez gero, beste bat jokatuko da, kasu honetan bost tantora.

Gazte mailan, setak hamahiru tantora izango dira eta Jon Bidondo-Mikel Mancisidor eta Iker Ibarluzea-Theo Laborde izango dira tituluen bila borrokatuko dutenak. Mikelek herritarren bultzada izango du harmailetatik, Danok Bat klubeko kidea da eta, bere aurrelaria eta Laborde, berriz, Donibane Lohizuneko Luzean taldekoak dira eta Iker Ibarluzea, Markinakoa. Bi atzelariak elkarren kontra aritu ziren irailaren 2an Donibane Lohizuneko Torneoko lehia erabakigarrian, eta orduan Mancisidorrek eskuratu zuen garaipena.
Festibala 22:00etan hasiko da nesken finalarekin eta bertan Mutrikuko Eneritz Lizardik eta Jane Arreitunaindiak Gasteizko Maite Ortiz de Mendivil eta Berriatuako Nahia Calvorekin neurtuko dituzte indarrak hamabost tantorako lehia batean. Bihar Miruaitzen ospatuko diren hiru norgehiagokak telebistaz zuzenean jarraitzeko aukera izango da Interneten, www.xistera.eus web orria eta bere sare sozialen bitartez.