Bueltan da nesken Xistera zirkuitoa

  • 2018-09-20

Udako atsedenaren ostean, badator berriro ere nesken Xistera zirkuitoa eta egun osoko jarduna izango da igande honetan Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan. Goizean 10.30ean hasiko da jaialdia, eta arratsaldean, berriz, 16.00etan.

Goizean, lehenengo, bi kiniela jokatuko dira, eta ondoren iritsiko da Zirkuitoko partida. Bertan, Ortiz de Mendibil eta Chloe, Aldazabalen eta Arriolaren aurka arituko dira. Arratsaldean ere, era berdinean jokatuko da. Lehenengo bi kiniela jokatuko dira eta ondoren Xisterako Zirkuitoko norgehiagoka izango da. Jauregi eta Lizardi, Cariteauren eta Chloeren aurka neurtuko dira.

Hau izango da Zirkuitoko hirugarren jardunaldia, aurretik, Cabanillasen eta Markina-Xemeinen jokatu baitira jardunaldiak. Donibane Lohizunen berriro ere Euskal Herri osoko klub ezberdinak egongo dira ordezkatuta.