Bizipen gozoekin itzuli dira Madriletik Xisterako neskak

  • 2018-10-12

Pasa den larunbatean Xisterako neskek Madrilen jokatu zuten bertako Torneoa eta bizipen oso onekin itzuli dira. Goizean kanporaketak jokatu zituzten lau bikoteek, eta arratsaldean 3. eta 4. postua eta finala izan ziren. Ortiz de Mendibil eta Arai izan zen garaipena lortu zuen bikotea.

´´Oso gustura etorri ziren Madriletik. Oson bizipen ona izan zen“, esaten du Julene Usobiagak, Kirol Batzordeko kideak. ´´Larunbat goizean baino arratsaldean partida hobeak izan ziren. Goizean bidaiaren ondorioak edo eta urduritasuna edo akaso biak, ez ziren horren ongi ibili, baina arratsaldean bai, askoz ere hobeto ibili ziren, eta uste dut partida onak atera zirela´´, eransten du.

Jendearen aldetik ere itxuroso izan zela dio. ´´Gure partidetan ez zen ikaragarrizko jendetzarik egon, baina txukun egon zen. Gero bai, profesionalen partidarako gehiago etorri zen´´, esaten du Julenek. Antolakuntzaren aldetik ere ez dute kexarik. ´´Nik uste dut dena ongi zeukatela antolatuta, barruko torneoa ongi zegoen, aitzakiarik gabe´´, dio.

Bidai honek izan dezaken baina bakarra, pilotalekuko lurrarena omen zen. ´´Horrekin kexatu ziren apur bat pilotariak. Hots arraro samarra egiten omen zuen pilotak eta nahiko irristakorra zegoela, baina gainerantzean ongi´´, dio Julenek.

Bizipen gozoak eta ederrak izan zituzten neskek Espainiako hiriburuan, eta laister berriro ere izango dute bertan izateko aukera, Xisterako Zirkuitoko partidak ere izango baitira Madrilen. Pilotariak oso pozik itzuli omen ziren etxera, eta berriro ere joateko gogoarekin, eta ez da batere seinale txarra. Hau izan da aurtengo denboraldian Xistera Euskal Herritik kanpo ateratzen den hirugarren aldia. Aurrekoan mutilak izan dira kanpoan, Bartzelonan, eta Pauen.