II. Xistera Campusaren antolaketa

  • 2018-07-03

II. Xistera Campusaren antolaketan murgildurik gauden honetan, Xistera elkarteei laguntza eske gatoz antolaketa bera egokia izan dadin. Lehen Xistera Campusaren arrakasta ikusirik, behar-beharrezkoa zaigu campusean parte-hartzeko gogoa edo interesa duen pilotari kopurua jakitea. Hori dela eta, II. Xistera Campusaren kartela zabaltzearekin batera, elkarteek honakoa egin beharko duzue:

Zuen Xistera elkarteko zenbat pilotarik (2006 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak, biak barne) parte hartuko duten jakinaraztea uztailaren 15a baino lehen. Jakinarazpena helbide honetara bidali beharko da: idazkaria@xistera.eus

Oraingoz, ez dugu pilotariaren izen-abizenik behar, izen emate orri ofiziala aurrerago helaraziko baitzaizue.

Parte hartuko duten gaztetxo kopuruaren arabera egingo da lekuaren aukeraketa. Beraz, informazio gehiago daukagunen jakinaraziko zaizue. II. Xistera Campusa irailaren 28-30eko asteburuan burutuko da, eta aukera balego, ostiral arratsetik igande eguerdiraino luzatuko litzateke.

Gaztetxoak dira Xisteraren etorkizuna. Animatu!