Bidartek hartuko du Cabanillasen lekukoa

  • 2019-04-26

Pasa den asteburuan Cabanillasen jokatu zen eskolen arteko Torneoa, eta asteburu honetan, larunbatean eta igandean Bidarten jokatuko da Pilotari Ttiki Torneoa. Bertan 2007tik 1012ra jaiotako umeek hartuko dute parte, 9.00etan hasi eta 18.00ak arte iraungo dute partidak eta azkenekoak igandean jokatuko dira. Kiniela erara jokatuko dute.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira. Luzean, BAC, Olharroa eta Kostakoak (Lapurdi), Goizeko Izarra (Nafarroa Beherea), Beotibar Tolosa, Danok Bat Mutriku, Donosti Jai Alai eta Hondarribia (Gipuzkoa), Markina-Xemein, Gernika Jai Alai eta Berriatua (Bizkaia), Paue (Biarno). Hossegor (Landak), Gastezi Jai Alai (Araba), Noain eta Berriozar (Nafarroa) eta Pamiers (Okzitania).

Norgehiagoka denak Bidarteko pilotalekuan jokatuko dira, baina larunbat arratsaldean, 18.30etatik aurrera, Bidarteko plaza librean ere izango dira ekitaldiak, bertan egingo baita desfilea talde guztiekin Bardozeko Lagunekin txaranga bertan dela.

Partida guztiak ikusteko sarrera debalde izango da.