Beteluk eta inguruko herriek izan dituzte puntistak

  • 2021-01-22

Betelu Nafarroan dagoen herri bat da, inguruan dituen herriekin ikaragarrizko lotura dauka, eta guzti hauek Gipuzkoarekin dutena ere handia da, Gipuzkoako mugan bizi baitira.

Batzuek aspaldiko gauzak direla uste badute ere, Betelun eta inguruko herrietan aritu dira zestan, eta ez orain askorarte, gainera. Baina begirada atzera bota behar da, bertako kontuak jakin ahal izateko, eta aztarnak ateratzen hasteko.

Sotil anaiak izan dira erreferentako batzuk, nahiz eta Lasa bezala eagutzen ziren pilota munduan. ´´Beraien aitak eskuz jokatzen zuen, eta Lasa bezala ezagutzen zuten eta bere semeak ere izen hori hartu zuten´´, esaten du Ignacio Lertxundi puntista ohiak, eta beraiek ongi ezagutzen dituen gizonak.

Izan ere Ricardo Sotilen eskutik joan baitzen Noaingo taldea entrenatzera, eta han Beteluko bat baino gehiagorekin egin omen zuen topo. ´´Ricardo Ameriketan aritutakoa zen, eta han bizi zen, bere semeak ere profesionalak izan ziren. Bazuen beste anai bat, Salvador, baita ere profesionala izan zena´´, gogoratzen du Ignaciok.

´´Ameriketatik etorrita nengoen ordurako, eta erabakia hartua neukan berriro ez itzultzeko. Hango harrobirako lan egiteko Noainen entrenatzaile lanak egingo ote niten eskatu zidan Ricardok, eta gustu haundiz hartu nuen enkargua´´, dio Ignaciok.

Noain hasi zenean, Beteluko pilotariak Noinarera joaten ziren, bat baino gehiago, gainera, eta tartean Sotilen tartekoak ere bai. ´´Bazuten beste anai bat, Victor, eta haren hiru seme joaten zitren Noiana, eta horietako bi, Javier eta Añu, profesionalak izan ziren´´, gogoratzen du Ignaciok.

Gerora ere, Betelun bertan izan zuten eskolatxo bat, gazte mordoska batekin, baina hura amaitu zenean ere ez ziren bukatu Betelu eta inguruko pilotariak. ´´Beteluko eskola amaitu zenean, Tolosara etorri ziren bi, Imanol Amundarain eta Iñigo Otermin. Orain dela bost bat urerarte aritu ziren jokatzen´´, gogoratzen du Andoni Lertxundik, Xisterako zuzendaritzako eta Tolosako Beotibar Elkarteko kideak.

Ikusi daitekeen moduan orain dela oso urte gutxiararte izan da zesta bai Betelun, eta baita inguruko herrietan ere, eta agian garrak oraindik erabat itzali gabe egon daitezke. Akaso, haize apur bat nahikoa izan daiteke berriro ere sua pizteko.

Erreportai hau atontzen duen argazkian, Imanol Amundarain ikusi daiteke, eta baita Beteluko pilotariak bertan diren Noaingo elkartea ere.