Berriatua II Nesken Topaketa Internazionaleko eszenatokia

  • 2017-11-29
  • Xistera Zirkuituko finaleko sarituak eta agintariak

Igande honetan elkartuko dira leku ezberdinetako 40 neska inguru, guztiak elkarrekin Zesta Puntaz gozatzeko asmoz

Igande honetan, Berriatuako Mendibarren pilotalekuan jokatuko dira Xistera Proiektuak antolatzen dituen Nesken II. Topaketa Internazionak. Iazko arrakasta ikusirik, berriz ere errepikatzea erabaki du Xisterak, eta horrela, aurten neskekin antolatu diren ekintza ezberdinei amaiera ezinhobea emanaz. Goiz eta arratsaldeko ekitaldiak izango dira, hau da, guztien artean igandekoa Nesken Zesta Puntaren festa bilakatu nahian.

Guztira 40 neska inguru elkartzea espero da, izan ere oraindik batzuk falta dira baieztatzeko. Leku ezberdinetatik helduko dira topaketa berezi hauetara, besteak beste Bizkaiatik, Gipuzkoatik, Arabatik, Iparraldetik eta Kataluniatik etorritakoak izango dira igandean galtza zuriz jantzita izango diren pilotariak.

Ekitaldiak egun guztian zehar izango dira. Goizeko 10.00etan topaketan parte hartuko duten neskak, jolasean ariko dira. Guztiak, Zesta-Punta oinarrian izango duten jolasak izango dira. Jolas hauen bitartez, gorputza berotzea izango da helburua, horrela, jarraian egingo dituzten partidetarako. Gorputza berotu ondoren jokatuko dituzten partidetan orain arte erabilitako formatu berean jokatuko dituzte, kiniela formatuan. Hau da, hiru maila ezberdinetan bananduko dira pilotariak, eta denak denen aurka jokatuko dute bikoteetako batek hamabost tanto egin arte.

Partiden ondoren, pilotariak elkarrekin bazkaltzera joango dira, arratsaldeko ekitaldietarako indarra hartzeko. Horrela, arratsaldeko ekitaldietan, neskek berriz ere, Zesta Puntaz gozatzen jarraituko dute jolas ezberdinen bidez, eta beste sorpresaren bati esker. Amaitzeko, iaz bezala, parte hartu duten neska guztiak batera, II. Nesken Topaketa Internazionaleko argazkia aterako da, beste urte batez, neskek urtean zehar egin duten lanaren erakusleiho izan dadin.

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone