Berge-De Beteluk eta Antxon-Mancik irabazi dute azkeneko torneo puntuagarria

  • 2018-12-10

Berge-De Beteluk eta Antxon-Mancik irabazi dute Xistera Ugaren Zirkuitoko azkeneko torneo puntuagarria. Tolosan izan zen, Elolaren Oroimenezkoa, Beotibar pilotalekuan. Hantxe batu ziren jende ugariren aurrean aurtengo azkeneko torneoa jokatzeko. Orain, aurtengoari amaiera emateko, Xistera Ugaren Zirkuitoko finalerdiak eta finala bakarrik geratzen dira.

Gazteak

Berge – De Betelu 2 / Arrillaga – Iturralde 1 (15-14, 9-15 eta 5-4)

Lehen jokoan Arrillagak eta Iturraldek eskura izan zuten garaipena, baina ez zuten asmatu amaitzen, eta jokoak ihes egin zien. Markagailuan beti aurretik izan ziren, baita jokoan ere, baina barkatzen denean garesti ordaintzen da, eta horixe gertatu zitzaien. Beti bi edo hiru tanto aurretik jardun zuten, baita 12-14 ere jarri ziren, baina azkenean gorriek partidari buelta eman zien lehen puntua eskuratuz. 1-0, 1-1, 1-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-8, 7-8, 7-10, 8-10, 8-11, 11-11, 11-12, 12-12, 12-14, 14-14 eta 15-14.

Bigarren jokoan ere urdinak aritu ziren agintzen, baina oraingoan bai, oraingoan asmatu egin zuten partida amaitzen, eta nahiko eroso aritu ziren, gainera, joko honetan, azkenean neurketa berdinduz. 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 3-4, 4-4, 4-6, 6-6, 6-8, 7-8, 7-13, 9-13 eta 9-15.

Hirugarren jokoan ere ia beti aurretik izan ziren Arrillaga eta Iturralde, baina Berge eta De Betelu hor izan zituzten beti gainean, eta lanean jarraitu zuten etsi gabe, nahiz eta urdinak aurretik izan, eta azkenean, lehen jokoan egin bezala, oraingoan ere gorriek lortu zuten puntua, eta baita garaipena ere. 1-0, 1-1, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4 eta 5-4.

Maila Nagusia

Antxon – Manci 2 / Anton – Sanchez 0 (15-12 eta 15-9)

Antxonek eta Mancik Tolosako Torneoa jokatu aurretik ere Xistera Ugarein Zirkuitoko finala zuzenean jokatzeko txartela eskuratua zuten. Hala ere, Tolosan garbi utzi zuten zergatik duten lortua finalerako zuzeneko txartela. Etxebarrikoa eta Mutrikukoa nagusi izan ziren hasieratik, eta lehen jokoa beti izan zuten kontrolpean, eta ederki jakin zuten kudeatzen, gainera. 0-1, 1-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 7-3, 7-5, 9-5, 9-6, 10-6, 10-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-10, 14-10, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoa ere bide beretik eraman zuten. Lehen hiru tantoetan atzetik ibili ziren, baina hortik aurrera euren nagusitasuna erakutsi zuten, markagailuan eta jokoan aginduz, eta amaieran garaipena lortu zuten, bai jokoan eta baita partidan ere. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 7-4, 7-6, 10-6, 10-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-11 eta 15-11.

Tolosako irudi bilduma ikusi

Finalerdiak eta final handiak

Hemendik aurrera bai nesketan eta baita mutiletan ere finalerdiak eta finalak geratzen dira jokatzeko. Finalerdiak datorren larunbat arratsaldean jokatuko dira Mutrikun, eta abenduaren 22an finalak Markina Xemeinen.

Finalerako, nesketan, Aldazabal eta Arbe daude sailkatuta. Finalerdietarako, berriz, Ortiz de Mendibil, Jauregi eta Landa (aurrelariak), eta Lizardi, Calvo eta Arriola (atzelariak) daude sailkatuta.

Mutiletan, maila nagusian, Antxon eta Manci zuzenean sailkatu dira finalera, eta finalerdietan, berriz, Aaron, Goixerri eta Barinagarementeria (aurrelariak) eta Ibarluzea, Mikel Elkorobarrutia eta Aitor Elkorobarrutia (atzelariak) sailkatu dira. Gazte mailan Aitzol Galletebeitia eta Iturralde dira zuzenena finalera sailkatu direnak, eta Agirre, Perez, Berge (aurrelariak) eta Mandiola, Mendizabal eta Olazagasti (atzelariak), izango dira finalerdietan.

Finalaren atarikoak, hiru mailetan, kiniela erara jokatuko dira.