Berdintasuna izan da nagusi Interjaiko lehen jardunaldian

  • 2018-06-26

Berdintasuna izan da nagusi Interjaiko lehen jardunaldian, eta jokatu diren hiru partidak 2-1eko emaiztarekin amaitu dira. Beroarekin eta erantzun onarekin jokatu dira partidak Cabanillaseko pilotalekuan.

Antxon-Ibarluzea 2 Bailo-Manci 1

Lehen norgehiahoka Antxonek eta Ibarluzeak eraman dute Bailoren eta Manciren aurka. Lehen jokoan Antxon eta Manci nagusi izan dira 15-10, azkeneko txanpan erabakiz. 10na berdindu ostean, gorriek erreskadan egin dituzte falta zitzaizkien bost kintzeak, lehen puntua eskuratzeko. 0-1, 1-1, 1-5, 2-5, 2-6, 5-6, 5-7, 7-7, 7-8, 8-8, 8-9, 9-9, 10-9, 10-10 eta 15-10.

Bigarren jokoan ere emaitza bera izan da, baina oraingoan Bailoren eta Manciren alde. Oraingoan urdinek bazekiten ezin zutela huts egin, eta berriro ere partidan sartu dira, joko honetan agindu egin dute, eta nagusi izan dira markagailuan hastapenetik, neurketa berdinduz. 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 4-4, 4-9, 5-9, 5-10, 6-10, 6-12, 7-12, 7-13, 10-13 eta 10-15.

Kitarakoan, Antxon eta Ibarluzea izan dira nagusi 5-3. 0-1, 1-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3 eta 5-3

Goixerri-Andonegi 2 Iturrino-Suso 1

Bigarren partida Goixerrik eta Andonegik irabazi diete Iturrinori eta Susori. Lehen jokoan gorriak nagusitu dira 15-8, baina urdinak ez dira betere fin aritu. Huts asko egin dituzte, eta horrek bidea asko erraztu die Goixerriri eta Andonegiri, neurketako lehen puntua lortuz. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 9-4, 9-5, 11-5, 11-6, 13-6, 13-7, 14-7, 14-8 eta 15-8.

Bigarren jokoan gauzak aldatu egin dira, urdinak askoz ere seguruago aritu baitira 9-15. Galtzen hasi dira baina atzean Susok agindu du, eta Iturrinok oraingoan primeran amaitu ditu tantoak, partida berdinduz. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-5, 3-5, 3-6, 5-6, 5-7, 6-7, 6-8, 6-13, 7-13, 7-14, 9-14 eta 9-15.

Kitarakoa emozioz beterikoa izan da, eta azkeneko tantoan erabaki da. Tantoero izan dira berdinketak, baina azkenean Goixerrik eta Andonegik 5-4 irabazi dute. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, eta 5-4.

Retolaza-Uriel 2 Dani-Zugaitz 1

Hirugarren partidak ere ez zuen gutxiago izan nahi eta 2-1 amaitu da hau ere. Lehen jokoan urdinak irabazi dute, Danik eta Zugaitzek 12-15. Oso azkar jarri dira aurretik, 0-3, baina Retolazak eta Urielek erreakzionatu, eta partida berdintzea lortu dute. Hala ere 12nako berdinketaren ostean, urdinek hiru tanto erreskadan egin, eta lehen puntua lortu dute. 0-3, 1-3, 1-4, 3-5, 3-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-11, 11-11, 12-12 eta 12-15.

Bigarren jokoan emaitza errepikatu egin da, baina oraingoan Retolazarn eta Urielen alde 15-12. Oraingoan Retolaza eta etxekoa, Uriel, berdinketaren bila atera dira eta gogoz saiatu ere bai. Atzean Uriel nagusi izan da , eta aurrean Retolazak tanto ederrak lortu ditu garaipena lortu eta norgehiagoka berdinduz. 3-0, 3-3, 8-5, 8-6, 9-6, 9-7, 10-7, 10-8, 11-8, 11-9, 11-10, 12-10, 12-12, 13-12 eta 15-12.

Kitarakoan ez da kolorerik izan aise irabazi baitute Retolazak eta Urielek 5-2, 3-0, 3-1, 4-2 eta 5-2.