Berdintasuna eta ikuskizuna izan dira AVIA Xistera Zirkuituko finalerdietan

  • 2017-12-10

Jendez gainezka zegoen Mutrikuko Miruaitz Pilotalekuak bi kiniela ikusgarri ikusi ditu, bertaratu diren zaleen gozamenerako

AVIA Xistera Zirkuituaren Finalerdiak jokatu dira gaur arratsaldean lehen aldiz Mutrikuko Miruaitz Pilotalekuan.  Tentsioa, ikuskizuna eta berdintasuna izan dira Mutrikuko Miruaitz Pilotalekuan, eta bertaratu diren zaleek gozatu ederra hartu dute, herriko bi pilotari abenduaren 16ean arratsaldeko 18:00etan Markina-Xemeinen jokatuko diren Finalera sailkatu ondoren.

ANTXON ALBERDI  – MIKEL MANZISIDOR: 23    
IBAI ITURRINO – JON IBARLUCEA: 12
EKAITZ MENDIZABAL – ZUGAITZ SALLABERRY: 25

Bigarren partida ikusgarria eta berdintsua izan da. Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidorrek eta Ekaitz Mendizabal eta Zugaitz Sallaberryk osatzen duten bikoteek eskuz eskuko lehia izan dute partida amaieran. Hasieran, aldiz, Ibai Iturrino eta Jon Ibarluceak osatutako bikoteak aurrea hartu du markagailuan. Ekaitz Mendizabal eta Antxon Alberdi jokoan sartu direnean, nagusi izan dira bikote gorri zein beltzak. Elkarren lehia oso estua izan da, eta bietako inork ezin izan du alde nabarmenik lortu. Kinielaren azken uneetan, gorriek bost puntuko abantaila lortu dute (23-18), baina Ekaitz Mendizabal eta Zugaitz Sallaberry ez dute azken hitza esan, eta zazpi tanto jarraian egin ondoren, markagailua irauli, eta garaipena lortu dute.

Horrela, Mutrikuko aurrelaria, eta iparraldeko pilotaria izango dira Markina Xemeinen jokatuko duten finalean. Horrenbestez, haiek izango dira Julen Iriondo eta Edu Susoren aurkariak, jaialdiko bigarren partida izango denean.

EDUARDO AGUIRRE-ARATZ MENDIZABAL: 25  
CLEMENT GARCIA-HUGO IBAR: 15
THOMAS URRUTIA – MAXIME BERDOULAY: 13

Jaialdiko lehen partidaren hasiera oso berdintsua izan da (hiru bikoteak zortzina puntuz berdindurik izan idra). Bikote urdina, eta bikote beltzak zortzi puntu zituztelarik, gorriek zazpi zituzten, eta erreskadan zazpi puntu lortu ondoren, markagailuan ihes egitea lortu dute. Ordutik amaierara arte, nagusi izan dira Eduardo Aguirre eta Aratz Mendizabal. Tolosarrak aurrekaldean ongi amaitu ditu jokaldiak, eta aldiz, mutrikuarrak, bere zaleen laguntzarekin, akats gutxi egitea lortu ditu. Hiruetatik bikoterik sendoena izatea lortu dute, eta azkenean, eurak izan dira Final nagusirako txartela lortu dutenak.

Markina Xemeingo finalean, Theo Etchegaray eta Danel Mandiola izango dituzte aurkari, eta hauek izango dira arratsaldeko jaialdia hasiko dutenak.

Abenduaren 16ean, AVIA Xistera Zirkuituko finalak jokatuko dira Markina Xemeingo Unibertsitate Pilotalekuan. Partida hauek arratsaldeko 18:00etan hasiko badira ere, goizean ere ekitaldiak izango dira, txikienentzat topaketak antolatu baititu Xistera Proiektuak. Jada 200 umek eman dute izena, eta hauek opariak izango dituzte. Arratsaldeko jaialdian, gainera, Xistera Campuseko bideoa erakutsiko da.

Bitartean, larunbateko Finalerdiak ikusi nahi badituzu, sartu hurrengo estekean: