Baldan erabakiko da dena

  • 2019-07-03

Donostiako Carmelo Baldan erabakiko da lehen faseko edo lehen etapako sailkapena. Emozioz beterikoa izango da, dena erabakitzeko izango baita. Larunbat honetan Gipuzkoako hiriburuan izango da Xistera Zirkuituko mutilen maila nagusiko laugarren jardunaldia, 15.30ean hasita.

Lehen mailan aurrelarien artean, Aaron doa sailkapeneko buruan 51 tantorekin, baina oraindik erabakitzeko dago ezer, eta Zuloagak, Gaizkak edo eta Gonzalezek ere izango dituzte finalean izateko aukerak, baina horretarako puntu asko batu beharko dituzte.

Atzelarien artean, De Betelu doa sailkapeneko lehen postuan 45 tanturekin. Atzetik, aukera askorekin Manci, Ibarluzea eta Goixerri agertzen dira, eta Donostian izango dute euren mailarik onena emateko aukera

Bigarren mailan, Ibañez eta Vidal daude ongien sailkatuta aurrelarien artean, 48 eta 44 tantorekin. Atzetik, Victorrek eta Garciak izango dituzte aukerak, baina Gasteizen egin zuten lana errepikatu beharko dute Cabanillaseko finalean izan nahi baldin badute.

Atzelarien artean, berriz, Mugartegi eta Garat daude lehen postuan 47 eta 46 tantorekin, eta gainerakoek oso zaila izango dute hauei aurre hartzea.

Hirugarren Mailan, aurrelarien artean, Urreistik eta Egañak, saio bat jokatu dute eta 30 eta 26 tantorekin lehen postuan daude, eta finalerako sailkapenik ez lortzeko, gauzak ikaragarri okertu beharko zaizkie. Atzelarien artean, Del Riok eta Basterretxeak izango dituzte finalerako aukerarik gehien. Fase bakoitzean, bi aurrelaririk onenak eta bi atzelaririk onenak sailkatzen dira faseko finalerako. Lehen fase honetako finala Cabanillasen izango da abuztuaren 3an. Lehen eta Bigarren Mailan 15era izango dira bi kiniela, eta Hirugarren Mailan, 10era jokatuko dira bi kiniela.

Markina-Xemeinen, finalerdiak

Markina Xemeinen Elorrioren Oroimenezko finalerdiak jokatuko dira ostiralean. 16.00etan hasiko da jaialdia Uniko pilotalekuan. Eskolako txikienek kinielak jokatuko dituzte, eta ondoren iritsiko da finalerdien garaia. Eñaut-Iriondo, Zelaia-Alainen aurka arituko dira lehenengoan. Ondoren, Alex -Danel Mandiola, Urrejola-Undaren aurka, eta azkenik, Kosme eta Manci, Gaizkaren eta Ibarluzearen aurka lehiatuko dira.