88 Emaitza for author: Xistera

Berri on bat emateko ordua iritsi da

Xisterako koordinazio taldeak ondorengo idatzia helarazi nahi izan die klubeko arduradunei. Gehiago irakurri

Mikel Elkorobarrutia: ´´Oposaketak prestatzen harrapatu ninduen itxialdiak´´

Mikel Elkorobarrutia Markina-Xemeingo pilotaria da, Gaur egun, Xisteran dabiltzanen artean erreferenteetako bat bihurtu da. Denbora luzez geldirik egon behar izan eta gero, berriro ere jokatzen hasteko gogoz dago. Gehiago irakurri

Erremintaren 18. alea

Erremintaren 18. alea hemen da, oraingoan ere, digitala bakarrik izango baita. Gehiago irakurri

Jon Ibarluzea: ´´Lehiaketetara itzultzeko amorratzen nago´´

Jon Ibarluzea markinarra, gainerakoak bezalaxe, itxialdian egon da, baina apurka-apurka ari da normaltasunera itzultzen. Jadanik pilotalekuan ari dira entrenatzen, eta lehiaketetara itzultzeko amorratzen dagoela onartzen du. Gehiago irakurri

Unai Uranga: ´´Lehiaketetara itzultzeko gogoarekin nago´´

Unai Uranga zumaiarra pasa den denboraldiko atzelaririk onenetakoa izan zen Xisteran. Zirkuituan finalerdietan sartu zen, nahiz eta ezin izan zuen finalean sartu. Interjain ordezko bezala aritu zen, baina lan oso ona egin zuen jokatu zituen partidetan. Gehiago irakurri

Aitor Andonegi: ´´Zestari asko emateko lanak ordu asko kentzen dizkit´´

Aitor Andonegi mutrikuarrak orain dela bi urte irabazi zuen Interjai Txapelketa Goixerrirekin batera, eta beti izan da maila handiko atzelaria. Orain ordea, lanak ordu asko jaten dizkio, eta ezin du zesta berak nahi bezala prestatu. Gehiago irakurri

Erremintaren 17. alea

Erremintaren 17. alea hemen da, oraingoan ere, digitala bakarrik izango baita. Gehiago irakurri

Aratz Mendizabal Goixerri: ´´Lanean segitu nahi dut hobetzen eta ikasten jarraitzeko´´

Aratz Mendizabal Gioixerrik 18 urte besterik ez ditu oraindik, baina jadanik bere maila ematen ari da. Pasa den urtea lehenengoa izan zuen Xisterako Zirkuituko maila nagusian, eta irabazi egin zuen Antxonekin batera. Aita profesionala izan zuen, bere anaia ere horrela da, eta berak ere ilusio handia dauka, nahiz eta oraingoz horrekin ez duela lorik galtzen onartzen duen. Gehiago irakurri

Naroa Merino: ´´Aurrean hobeto moldatzen naiz´´

Naroa Merinok pasa den urtean denboraldi bikaina egin zuen, Xisterako Zirkuitua irabaziz Eneritz Lizardirekin batera. Lekuz aldatu zuen, azkeneko urteetan atzean ari baitzen jokatzen, eta berriro aurrera pasatzeak mesede egin diola esaten du. Gehiago irakurri

Aarón González de Matauco: ´´Mexikora joateko aurreneko aukera goizegi etorri zen´´

20 urte besterik ez izan arren, Aaron Gonzalez de Matauco Xisteran aritzen diren aurrelarien artean erreferentzia bat da. Badaki profesionala izatea ere zer den, eta berriro ere gailurrera iristeko lanean ari da. Gehiago irakurri